Gizarte justizia, edo justizia soziala

2023ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Orain dela hilabete inguru, Gizarte Justiziaren —edo Justizia Sozialaren— Munduko Eguna ospatu zen. Gutxitxo azaldu zen egunkari, irrati edo telebistetan. Aipamen xumeren bat besterik ez. LANE Lanaren Nazioarteko Erakundeak aho batez onartu zuen Gizarte Justiziari buruzko LANEren Adierazpena 2008ko ekainaren 10ean.Lanaren Nazioarteko Konferentziaren garrantzi handiko printzipioen eta politiken hirugarren adierazpena zen, 1919an LANE eratu zenetik. Filadelfiako 1944ko Adierazpenaren eta 1998ko lanaren oinarrizko printzipio eta eskubideei buruzko LANEren Adierazpenaren oinordekoa da. 2008ko adierazpenak LANEren agintaldiaren ikuspegi modernoa adierazten du globalizazioaren aro honetan. 2007ko azaroaren 26an, urte bakoitzeko otsailaren 20an Gizarte Justiziaren Munduko Eguna, edo Justizia Sozialaren Munduko Eguna, ospatuko zela erabaki zen.

Honek guztiak oso gertutik ukitzen gaitu sentiberatasun hori dugun guztiok. Hurbiletik jotzen gaitu hurbiletik. Ezin gara ezkutatu. Nik neuk, behintzat, horrelaxe pentsatzen dut. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren lehenengo artikulurik gabe, honako hau baitio: «Gizaki guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute». Beraz, ez dago kristautasunik 22., 23., 24. eta 25. artikulurik gabe, eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalez hitz egiten dutenak, ezinbestekoak baitira beren duintasunerako eta nortasunaren garapen askerako. Artikulu horiek lan-baldintzez, soldata duinez, genero berdintasunaz, giza duintasunaren araberako existentzia ekonomikoaz hitz egiten dute, lan horren baldintzez, sindikaltzeko eskubideaz (baita oporretan ere), osasunerako, etxebizitzarako, osasunerako eta gizarte-zerbitzuetarako eskubideaz eta abarrez hitz egiten dute. Ez dago behar den justiziarik eta gizarte kohesionaturik giza eskubiderik gabe, lan-eskubiderik eta lan-baldintza duinik gabe. Ez dago benetako justiziarik bere dimentsio sozialik gabe. Ez dezagun ahaztu garapen soziala eta justizia soziala ezinbestekoak direla pertsonaren duintasunerako, ezinbestekoak bakea lortu eta mantentzeko. Garapen soziala eta justizia soziala ezin dira lortu bakerik ez badago, eta giza eskubide guztiak eta pertsona guztien oinarrizko askatasunak errespetatzen ez badira.

Gaur, 2023. urtea, globalizazioa deiturikoak eta elkarren menpekotasun geopolitiko, politiko, finantzario eta ekonomikoek aukera berrien lekuko da. Erronka berrien, arrisku, informazioaren teknologia, merkataritzaren ibilbide berrien lekuko. Inbertsio eta kapitaleko korronte ezezagunen, munduko ekonomiaren hazkunderako eta mundu osoko eta pertsona bakoitzaren bizi mailaren garapen eta hobekuntzarako baldintza berrien lekuko. Ate berriak irekitzen dira, irekitzen ari dira bai. Aldi berean, gaur egun arazo larriak daude, hala nola krisi finantzario larriak, ekonomikoak, geopolitikoak, baita ere segurtasunik eza, pobrezia, bazterketa eta desberdintasuna gizarteen barruan. Baita esklabotza ere, tamalgarria, negargarria. Desberdintasun latzak herri eta estatu batzuen eta besteen artean. Gaur egun, oztopo oso handiak daude garapen bidean dauden herrialdeek munduko ekonomian integrazio handiagoa eta erabateko parte-hartzea izan dezaten. Errealitatea da. Eta horrela etorkinek gure kontzientziara jotzen dute era nabarmen eta bortitzean.

Zinez uste dut maitasun, solidaritate eta arreta bereziz begiratu beharko geniekeelabizitza duin hobe baten bila bizitza hobe baten abenturari ekiten dioten pertsonei. Solidaritatez bai, eta erantzukizunez eta arreta bereziz, galtzeko ezer ez eta irabazteko zerbait lortzeari emigrante deitzen dugunari. Haserretu beharko ginateke, sutu eta lotsatu, haiek itsasoan itota edo mugetako hesi hiltzaileetan jipoituta hiltzen ikustean. Erronka berri horiei elkartasunez, anaitasunez eta enpatiaz aurre egin beharko genieke. Lekukoa gure esku dugu. Justizia soziala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.