Kattalinguneren defentsan tinko

Kepa Yecora eta Oscar Sada
2023ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Kattalingune zerbitzuahainbat LGTBI+ pertsonari esker hasi zen lanean. Pertsona horiek Kattalingorriko boluntarioak ziren eta garbi zuten diskriminatuta zeuden pertsonei arreta, aholkularitza, laguntza (eta hamaika gauza gehiago) eman behar zitzaizkiela. Kolektiboen presioari esker, Nafarroako Gobernuak bere gain hartu zuen, eta urtez urte handituz joan da bere garapenerako Parlamentuan esleitutako zenbatekoa, eta Iruñean bakarrik ematen zuen zerbitzua izatetik zerbitzu deszentralizatua izatera pasatu da.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak larrazkenean iragarri zuen ezin zutela akordio nominala egiten jarraitu Kattalingorrirekin; inork ikusi ez duen txosten juridiko batean oinarrituta omen zegoen erabakia. Lehiaketa(-tranpa) publiko bat egin zuen, eta horretara Kattalingorrik ez aurkeztea erabaki zuen, besteak beste, duintasun politikoagatik. EHGAM-Nafarroak txalotzen du erabakia. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak bazekien Kattalingorrik ez zuela baldintza horietan parte hartuko lehiaketan kudeaketarekin jarraitzeko: zenbateko ekonomikoa ez ezik, zehaztutako langileen profila ere ez ziren egokiak. Gertaerek frogatzen dute hori. Lehiaketa hutsik geratu zen, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren lasaitasunerako.

Bi dira Nafarroako Berdintasunerako Institutuko ardura politiko zuzena duten alderdi politikoak: Podemos-Ahal Dugu eta PSN. Biak ala biak dira murrizketaren erantzuleak. Badakite Kattalingune zerbitzu publikoa ez dela behar bezala eskainiko, ez baitu izanen behar adinako giza baliabiderik ezta ekonomikorik ere. Baliteke Parlamentuko gainontzeko taldeek (eta agian Nafarroako Gobernu berriak) akats hori zuzentzea.

Orain, Gizain fundazio publikoak prekarioan kudeatuko du zerbitzua. EHGAM beti izan da kudeaketa publikoaren alde; baina kudeaketa publiko, kalitatezko, zeharkako ikuspegiarekin eta programak diseinatu eta ezartzeko LGTBI+ mugimenduarekin lotuta dagoen zerbitzuaren alde. Ez gaude batere ados Nafarroako Berdintasunerako Institutuak hartu duen bidearekin. Ez gara fidatzen Gizarte Eskubideen Departamentuaren barruan LGTBI+ pertsonei eskainiko zaien ikuspegiaz. Ez dugu euren arreta asistentziala nahi. Sexu-genero disidentziak beste ikuspegi bat eskatzen du. Funtsezkoa iruditzen zaigu LGTBI+ pertsonei eta taldeei arreta espezifikoa ematea. Defendatzen dugun eredua sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegian oinarritzen da, eta ikuspegi teorikoa LGTBI+ kolektibotik harago joan eta biztanleria osoari interpelatzen dion sexualitateari eta generoari buruzko ikuspegi orokorra eman nahi du. Ikuspuntu heterozentroaren aldaketa aipatzen du, sexualitatearen forma politiko eta emozional desberdinak onartzen dituen ikuspuntu batetik, eta pertsonekiko desberdinak diren ikuspegi batetik, heterosexualitatea instituzio politiko eta ekonomiko gisa hartuta. Horretarako, gainera, beharrezkoa da herrietako gizarte-eragileekin lan egitea, kontzientzia sortzea, behar duten pertsonak ahalduntzea... Ezin da lan hori guztia zerbitzua murriztuz egin.

LGTBI+ taldeok eskatzen, exijitzen eta borrokatzen jarraituko dugu sexu eta genero aniztasuna artatzeko plan integrala lortzeko, Nafarroako LGTBI+ legea zein Estatuko LGTBI/Trans legea benetan ezartzeko eta kalitatezko zerbitzu publiko eta deszentralizatua izateko, zerbitzuek dituzten beharrekin bat datozen profesionalekin. Aurreko larunbatean Iruñeko karriketara atera ginen gure aldarrikapena egitera, tinko. LGTBIQ+ eta transbibollomariak taldeekin batera, asko izan dira gure eskaerekin bat egin duten pertsona, talde, sindikatu eta alderdi politikoak. Gure borroka ez da bukatu. Nafarroako LGTBI Kontseiluaren ezohiko eta berehalako bilera eskatu dugu taldeok. Azalpen eske joanen gara. Erantzukizun politiko eske. Eta hori guztia, otsailaren 10ean kontratuaren luzapena bukatu ondoren egun lanean diren langileek duten segurtasun juridikorik eza ahaztu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.