HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Krokodiloa'

Ogibidez krokodilo

Gidoigilea: Giovanna Zoboli. Ilustratzailea: Mariachiara di Giorgio. Argitaletxea: Txalaparta.

2021eko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Formatu etzanean (21x31 cm) eta tapa gogorrekin bilduta, ezustean topo egiten dugu komiki mutu honekin. Ezustean diot, album bat balitz bezala mozorrotuta eskaintzen delako, komikientzako ezohikoa den formatu batean.

Hiri bateko eguneroko martxan murgiltzen gara, ohiturazko ibilbideak korrituz ohiturazko ekintzak eginez, protagonista den krokodiloari segika.

Jatorrizkoaren izenburuak narrazio grafikoaren asmoa nahiko ongi azaltzen duela iruditu zait (Professione Coccodrillo), itzulpenarekin galarazi dena, nire ustez.

Ikusten ditugu ogibide askotarikoak, ikusten dugu jendea —bereziki haurrak— pozik, triste, lotsagabe, axolagabe, nekatuta, larrituta.

Denak Di Giorgiok krokodiloaren azal berde argiaren arabera koloreztatuta: harmonia sustatzeko laruak, arreak eta antzerakoak; kontrasterako gorri eta urdin minak, askotan beltzera lerratzen; eta, azkenik, grisez neutraltasun kromatikoa.

Eta bidearen amaieran ikusten dugu bere lantokira ailegatzen.

Orduan gertatzen da ezustekoa, sorkuntza honen une gorena, itzultzaileak izenburua irenstearen arrazoia. Ikus ezazu zuk zerorrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.