Albistea entzun

'Gu gabe ere'

Dena irabazteko

Egilea: Itziar Ugarte Irizar. Argitaletxea: Susa.

Irati Majuelo -

2021eko abenduak 19

Gu gabe ere Itziar Ugartek argitaratu duen lehendabiziko poema-liburua da. Bere sinadura, hala ere, erraz aurki daiteke sariketa ugaritan edota Lekore aldizkarian, ez baita laburra literatur munduan egiten ari den ibilbidea. Lan heldua da lehen bilduma hau, zaratarik egin nahi gabe abiatua—izenburua bera ere letra xehez idatzita dakarrena, xume—, baina irakurtzeko eta berrirakurtzeko asko gordetzen duena.

Estilo narratiboari heltzen diote poema ugarik, anekdota edota oroitzapenen hariei tiraka, inguruan jazotzen denaren deskribatzaile ernea agertzen da idazlearen lekuan. Kontakizun hutsetik harago, ordea, irudi indartsu batek, hausnarketa zoli batek, beste zera batek geruza bat baino gehiago erantsi ohi dizkie istorioei. Badira, aldiz, lirikoagoak diren poemak, zeinetan idazlearen «ni»-ak, metaforek eta sinboloek eremua hartzen dioten kontakizun tonuari. Bi estiloen arteko zubi lanean, alabaina, esan daiteke estetika konstante bat topatu duela idazleak, delikatua eta sendoa aldi berean, xaloa eta sakona, liburua hasieratik amaierara lotzen duena. Argitasuna dario idazketari, apenas baitago hitzik sobera, eta hori zail izaten da poesia ontzean.

Galera eta heriotza jo badaitezke ere liburu honen gakotzat, gaiei dagokienean, badira poemaz poema azaleratzen diren beste hainbeste ere: heldutzearen pozak eta beldurrak, belaunaldi arteko arrakala ikusezinak, kezka politikoak, idazteko zilegitasunari buruzko gogoetak… Aro batetik besterako trantsizioa ikus daiteke poema bilduman, abiapuntu eta helmuga zehatzik ez duena, agian, baina mugi mendua jartzen duena agerian. Bide horretan, etxe propio bat eraiki du Ugartek bere poesiaren baitan: badira familia-egongelak, aiton-amonen logelak, maitaleentzako oheak, lagunentzako ardoak; badira gatazka baten trastelekua, memoriarako zein mundurako leihoak eta oraindik etorri ez diren horien ganbara, «—komeni da leku bat ametsentzat—». Etxearen erdigunean, norberarentzako gela bat. Argazkiak eta koadernoak daude gela horretan, dena irabazteko abaguneak, dena galtzeko beldurrak. Bizitzak nola, eraikitze-prozesuan jarraitzen duen etxearen korridoreetan zehar dabil idazlea, zenbaiten logeletan argia itzaltzen, besteei musika jartzen. Logela batetik besterako urratsetan zer galtzen den asmatu nahi luke, zer utzi dioten gainerakoek ohe ondoko mesanotxean.

Kanpora esandakoak eta —barrurantz gomutatutakoak—, ausartak dira Ugarteren poemak. Aurkitu dut haiengan belaunaldi baten begirada, euskal literaturan loratzen doan belaunaldi batena, herentzian jasotakoa zer zen eta horrekin zer egin nahi duen ulertu nahian dabilena, zer egon zen eta zer dakarren. Baina begiradaz harago hautematen dira bi begi. Belaunaldi baten begiradari parez pare eusten dioten bi begi zabal, ikusmolde eta ikusmira propioa dutenak. Dena irabazteko dutenak, bidean galtzeko beldurrik gabe.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Maria Elorzaren eta Iñigo Salaberriaren 'Al borde del agua' filmeko irudi bat. ©Ikuspuntu jaialdia

Hamalau herrialdetako hemezortzi film ikusgai Ikuspuntu jaialdiko Sail Ofizialean

Andoni Imaz

Hamar film luzerekin eta zortzi laburrekin osatu dituzte lehiaketako hamar programak. Sei lan lehenengoz erakutsiko dituzte jendaurrean.

Annie Ernaux idazlea, 2022an, Nobel saria jasotzen. ©Christine Olsson/EFE

Gema Lopez Las Herasek irabazi du Zaitegi saria

Berria

Annie Ernaux idazlearen 'La femme gelée' itzuliko du euskarara

Noaingo Faktoria zentro koreografikoko ikasleak. Beltzez, Laura Armendariz irakaslea. ©Iñigo Uriz / FOKU

Dantzaren nazioarteko mapan

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Noaingo Faktorian lanean ari da, irailetik, zentro koreografiko horretako ikasleen bosgarren belaunaldia. Marta Coronadok, Laida Aldazek eta Carmen Larrazek jarri zuten proiektua martxan, 2019an, herrialdeko dantza garaikideari astindu bat emateko. Pedagogia eta sorkuntza dituzte ikur.

Sormene jaialdiko mahai inguruetako bat, iaz. ©SORMENE

Apirilaren 27tik 30era itzuliko da Udaberriko Sormene

Olatz Enzunza Mallona

Euskal kulturaren transmisioan eragiteko asmoz, euskarazko hamaika kultur emanaldi eskainiko ditu aurten ere Sormene jaialdiak, Galdakaon (Bizkaia).

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...