Albistea entzun

Euskal musikan hiru hamarkada atzera

Anje Duhaldek eta Igelaren Bandak Errobi eta Izukaitz taldeen abestiak berreskuratuko dituzte, hurrenez hurren, Izar & Star zikloaren barnean. Bihar arituko dira, Bilboko Kafe Antzokian
Anje Duhaldek eta taldekideek Errobiren kantak joko dituzte.
Anje Duhaldek eta taldekideek Errobiren kantak joko dituzte. M. DEL VALLE / ARP

Alaitz Armendariz -

2017ko maiatzak 31 - Bilbo

Jakina da: 1970eko eta 1980ko hamarkadetako euskal folk rockaren doinuak disko edota kaseteetan baino ezin dira entzun egunotan. Garai horretan nabarmendu ziren taldeak aspaldi desegin ziren, nahiz eta arrakasta handia lortu, eta ez zuten berriz ere elkartzeko saiakerarik egin. Izukaitz eta Errobi taldeak dira ziurrenik orduko euskal musika gogoratzen dutenek emango lituzketen adibideak, eta horiexek gogoratzeko aukera egongo da bihar Bilboko Kafe Antzokian, Izar & Star jaialdiaren zazpigarren aldiari esker. Honako ikuskizun hau eskainiko dute: Anje Duhalde vs Errobi eta Igelaren Banda vs Izukaitz. Alegia, bi taldeen abestiak zuzenean entzun ahalko dira, taldeetako protagonistetako batzuk izandakoen eskutik. Izan ere, Duhalde Errobi taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta Igelaren Banda taldeko Bixente Martinez musikaria Izukaitzen ibilitakoa da. Biak euren egungo taldekideekin batera arituko dira.

Artista ezagunen bertsioak egingo dituzten taldeak biltzen ditu dagoeneko hainbat urtez Bilbon egin duten Izar & Star zikloak. Horrez gain, parte hartzen duten taldeek euren abestiak ere jotzea izaten da helburua. «Normalean» atzerriko artisten abestien bertsioak egiten dituztela-eta, harrituta agertu da Martinez. «Parte hartzea proposatu zigutenean, baietz esan genien; ideia polita iruditu zitzaigun, eta gerora esan ziguten Izukaitz taldearen bertsioak egin genitzakeela. Sorpresa handia izan da niretzat», adierazi du. Martinez 1970eko hamarkadaren amaieran batu zen Izukaitz taldera, Oskorrin ibili ondoren. 1981ean taldea behin betiko desegin zenean, Oskorrira bueltatu zen berriz ere, eta geroztik Hiru Truku eta Igelaren Banda taldeetan ere ibili izan da. Azken horrekin dabil orain 1998az geroztik, Hasier Oleaga bateria jotzailearekin eta Amaiur Cajaraville kontrabaxu jotzailearekin batera. Jazz estiloa jorratzen du taldeak, eta gitarra jotzeaz arduratzen da Martinez.

Musikariak azaldu duenez, Izukaitzen bi diskoetako abestiak bilduko ditu emanaldiak. «Garai hartako moldaketa batzuk alde batera utzita, doinuen muinera joaten saiatu gara». Izukaitzen diskoak entzuten ibili ziren lehenik, eta «zerbait» egiteko bidea ikusi zuten. «Guk musika instrumentala egiten dugu, jazz espirituarekin eta inprobisazioarekin nolabait, eta gure bertsioak egiteko abesti egokienak aukeratu genituen», azaldu du Martinezek. Hala, zerbait «berezia eta polita» atera dela uste du, nahiz eta «zaila» iruditzen zaion musika hitzez deskribatzea. «Oso ilusionatuta gaude; nire ustez, Igelaren Bandaren freskotasuna eskertu egiten da, eta espero dugu Kafe Antzokian ere hala izatea».

Duhalde ez dago horren konbentzituta. «Egia esateko, nik ez nuen hain argi ikusten kontzertu hau ematea, baina sentimenduei kasu egin, eta harrapatu egin ninduten», azaldu du. 1973an, Errobi taldea sortu zuen Mixel Ducaurekin batera: lehen euskal rock taldea. Bihar, egungo taldekideekin arituko da oholtzan, talde horren abesti batzuk jotzeko; Txomin Duhalde, Iñigo Telletxea eta Remy Gachisekin, alegia. «Zerbait sinplea egin nahi dugu, pretentsiorik gabeko zerbait, eta Kafe Antzokia leku egokia izan daiteke», adierazi du kantariak. Ez dela inondik ere Errobiren «itzulera» bat izango nabarmendu du. «Ez zait asko gustatzen taldeak berriz ere elkartzea... Baina berezia izango da».

Rock progresibo euskalduna oroitzeko gaua izango da, azken batean.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Nelly Arcan idazle quebectarra (1973-2009). ©ADAM BILINSKI

Luxuaren azpietatik

Itziar Ugarte Irizar

Literatura ikasketak egin artean luxuzko 'scort' lanetan aritu zen Nelly Arcan idazlea, eta garai hartan ikusitakoak garratz aletu zituen 'Puta' bere lehen eleberrian. Euskarara ekarri berri dute.
Michael Jacksonek 24 urte zituen <em>Thriller</em> kaleratu zuenean. ©BERRIA

Pop musika irauli zuen diskoa

Mikel Lizarralde

1982an argitaratu zuen Michael Jacksonek 'Thriller', eta, 40 urte geroago, historian gehien saldutako diskoen artean segitzeaz gain, kantariaren obra nagusia da. Hainbat bitxikeriarekin berrargitaratu berri dute.
 ©NEVER FOR EVER

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.