Albistea entzun

«Bertsolaritza poesiara ekarri zuen»

Berria -

2020ko azaroak 29

Bertsolaria ere izan zen Xabier Lete. Bertsolaritzari ekarpen garrantzitsua egin izana aitortu izan zaio, bai bertso jarriak musikatu eta zabaltzen, baita doinutegi aldetik ere, baina ikertu eta zehaztu gabe dago zein izan zen konkretuki haren ekarria.

Letek, eta Ez Dok Amairu kolektibo osoak, parte hartu zuen 1960ko hamarkadan mundu mailan sortu zen Kantagintza Berriaren mugimenduan. Belen Oronoz filologoak fenomeno hori aztertu zuen Gazteri berria, kantagintza berria (Erein, 2000) lanean, eta, azaldu duenez, mugimendu horrek «aldarrikapen soziopolitikoak bideratzen zituen, askatasun ahotsak», eta Euskal Herrian, Francoren diktadurapean, ezaugarri bereziak izan zituen. «Julen Lekuonaren hitzetan, lehengo euskal musika berria egin nahi zuten, errotuta egongo zena».

Nazioarteko eragin garaikideak jaso arren, halere, Ez Dok Amairuko kideek tradiziotik —bertsolaritzatik, esaterako— edan zutela argi ikusten du Oronozek. Gogora ekarri duenez, Letek berak idatzi zuen bertsolaritzak beregan eragina izan zuela «molde estilistiko» gisa; alegia, olerkiak egituratzean edota hizkera sinbolikoa baliatzean, erroa bertsolaritzan zuela. «Bertsolaritza poesiara ekarri zuela».

Abestitzak eta poema kantatuak (Elkar, 2006) liburuan, honako hau adierazi zuen Letek: «Bertsolaritzak, zerbait baldin badu, esaldien eta metaforen indar zehatza da. Bertsolariek ez dute hizkera lanbrotsu eta hermetikoa erabiltzen, ulergarria eta ahalik eta borobilena litzatekeen iruditeria baizik».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Iñaki Uriarte arkitektoa. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

HANDITZEA TXIKIZIOA DELAKOAN

Iñigo Astiz

EAEko Ingurumen eta Hirigintza fiskalak tramiterako onartu du Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko proiektua geldiarazteko eskaria. Iñaki Uriarte arkitektoa buru, herri mugimendu batek salatu du ustezko irregulartasun eta lege hauste «multzo bat» egon dela Norman Fosterren proposamenean eta hura onartzeko prozesuan.

Laugarren kanporaketa, atzo, Mungiako Olalde aretoan. ©BERTSOZALE ELKARTEA

Oihana Bartra Arenas nagusitu da laugarren kanporaketan, Mungian

Berria

479 puntu eskuratu ditu bertsolari bilbotarrak. Paule Ixiar Loizagak egin du bigarren. Elorrion eta Getxon izango dira hurrengo kanporaketak

Maddalen Arzallus, atzo, Bardozeko saioan. ©GUILLAUME FAUVEAU

Bide luzea eginda ere, aurrera

Hodei Iruretagoiena

Maddalen Arzallus Antiak irabazi du Xilabako bigarren finalerdia, Bardozen, eta Donibane Lohizuneko finalean izango da. Miren Artetxe eta Xumai Murua sailkatu dira haren atzetik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.