Albistea entzun

Koronabirusa. OSASUNA PENTSALDIAN

AstraZenecaren txertoaren inguruan

Astra Zenecaren txerto dosiak.
Astra Zenecaren txerto dosiak. LESZEK SZYMANSKI / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Felix Zubia - Donostia Ospitaleko ZIUko medikua

2021eko apirilak 11

Bizi dugun pandemia latz honetatik irtengo bagara, txertaketa da momentuz ikusten den aukera bakarra. Historian inoiz baino azkarrago lortu da txertoak garatu eta martxan jartzea, eta gaitzari kontra egitea. AstraZenecaren txertoa Oxfordeko Unibertsitatean garatua da, eta kaltegarria ez den birus bati (adenobirus bati) koronabirusaren zatitxoak gehituz egina da, gure immunitate sistemak defentsak garatu ditzan. 30.000 pertsonatan probatu ondoren, bere erabilera onartu zen, eta 25 milioi pertsona baino gehiago txertatu dira berarekin.

Hasieratik izan dira gorabeherak bere inguruan. Lehen 30.000 pertsona horietan adineko gutxi zeudela argudiatuz, eta esperientziarik ez zela, 55 urtetik gorakoetan ez erabiltzea erabaki zen Europar Batasunean. Ondorengo esperientziak, baina, eta Erresuma Batuan bereziki, erakutsi du adin talde guztietan dela eraginkorra, eta mugatzeko arrazoirik ez dela.

Tronbosi edo odolbilduen arazoa etorri da ondoren. Oso gertaera bakanak dira, eta tronbosi mota guztien kopurua hartuta, txertatuek ez dute biztanleria orokorrean baino tronbo gehiago izan. Kontua da oso tronbosi bereziak direla, immunitateak eraginak. Hau da, txertoak eragiten dituen defentsek, oso pertsona urri batzuetan, plaketak jaitsi, eta tronboak eragin ditzaketela, odolbilduak. Zenbat dira? Tronbosia garatzeko arriskua, 250.000 txertaturen artean 1; eta tronbosi horrek heriotza eragitekoa, 1.000.000 txertaturen artean 1 baino gutxiago.

Eta zein onura du txertoak? Oso argigarria izan da Botiken Azterketarako Britainiar Agentziak egindako aurkezpena. Inork bertako grafikoak aztertu nahi baditu, https://twitter.com/alex_freeman/status/1379808289278545922?s=20 helbidean topatu ditzake. Txertoaren onura ezagutzeko, koronabirusaren eragina aztertu beharra dago, eta dakigunez, adinaren arabera aldatzen da. 20 eta 29 urteren artean, koronabirusaren hilgarritasuna 100.000ko 30 da; 30 eta 39 urteren artean, 100.000ko 75; 40 eta 49 urteren artean, 100.000ko 200; 50 eta 59 urteren artean, 450; 60 eta 69 urteren artean, 1.000; eta 70 urtetik gora, askoz ere handiagoa. Garbi dago, beraz, adinean gora egin ahala, onura askoz ere handiagoa dela.

Eta zein da birusaz kutsatzeko dugun arriskua? Egungo egoeran, 4 hilabetean %2 ingurukoa, %6 ingurukoa urtebetean. Horrela, hurrengo 4 hilabeteetan kutsatu eta hiltzeko arriskua 100.000 pertsonako 0,6 litzateke 20 eta 29 urteren artean; 1,5, 100.000 pertsonako 30 eta 39 urteren artean; 4, 40 eta 49 urteren artean; 9, 50 eta 59 urteren artean; 20, 60 eta 69 urteren artean. Datu hauek ikusita, adin talde guztietan txertoaren onura arriskua baino handiagoa litzateke, eta adinean gora egin ahala, onura hazi egingo litzateke.

Ba al da beste aukerarik? Bai, baina txertaketa erritmoa asko atzeratuko luke, eta bitarte horretan kutsatzeak eta heriotzak pilatuko genituzke, arriskua ere handituz. Johnson&Johnson etxearen txertoak ere tronbosiak eragin ditzakeen ala ez aztertzen ari dira, hauek ere oso bakanak.

Norberak atera ditzala bere kontuak, eta erabaki. Nik, beste britainiar baten gogoetarekin bukatu nahi nuke (https://www. bbc.com/news/av/health-56673612). Alison Astles izena du, Farmazia irakaslea da, eta berriki bere anaia hil da, AstraZenecaren txertoa hartu eta buruan tronbosia izan ondoren. Txertaketa ez eteteko eskatu du faborez, onurak arriskuak baino askoz ere handiagoak direlako.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Marifran Aranjuelo. / ©Maialen Andres, Foku

«Gezur asko esan dizkigute metroari buruz»

Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza

Donostiako metroaren aurkako borrokak eta migratzaileen eta presoen aldekoak bizi dute, gaur egun, Aranjuelo. Ez zaio batere gustatu Donostiak azken urteotan izan duen eraldaketa.

Jatetxe bateko zerbitzaria, atzo, Donostian, bi bezeroren COVID ziurtagiriak egiaztatzen. ©JON URBE / FOKU

Ostalariek ez dute polizia (ere) izan nahi

Maddi Ane Txoperena Iribarren Ane Eslava

Atzotik, Euskal Herri osoan da indarrean COVID ziurtagiria. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 50 lagunetik goitiko jatetxeetako langile eta bezeroek egun batetik bertzera egokitu behar izan dute neurrira

Miren Basaras. / ©Aritz Loiola, Foku

«Pandemiak loa galarazi dit niri ere»

Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza

Miren Basarasek esan du txertoak «oso onak» izan arren, transmisioa eteteko neurriak ezinbestekoak direla. Uste du askatasunaren izenean txertoari uko egiten diotenak «berekoiak» direla.

Otxarkoagako bizilagunak, protesta batean, asteartean. / ©Aritz Loiola, Foku

Betiko zerbitzua gura dute Otxarkoagan

Ibai Maruri Bilbao, Bizkaiko Hitza

Kutxabankek astean egun bitara murriztu du Bilboko Otxarkoaga auzoan dagoen bulego bakarreko leihatila zerbitzua. Bizilagunek protestak hasi dituzte. Bankuek, oro har, Bizkaian, bulegoen %45 itxi dituzte azken hamabi urteetan. Kutxabankek dio erabilera gutxitu delako hartu dutela erabakia.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.