Musika. G3

Joe Satriani, gitarrak eta gitarristak lagun

Lekua: Bilboko Euskalduna jauregian. Eguna: Ostiralean, 20:00etan.

2018ko apirilaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Garai batean superbanda izendatzen ziren horietakotzat har liteke G3. Ez alferrik Joe Satriani gitarrista ezagunak osatu du bere inguruan, eta musika tresna berarekin abilak diren beste bi lagun gonbidatu ditu, biak ala biak rock progresiboan eta metalean aldez edo moldez nabarmendu direnak. Batetik, John Pretucci, Dream Theatre metal progresiboko taldeko kidea; eta, bestetik, Uli Jon Roth, 1973. eta 1978. urteen artean Scorpions taldeko gitarrista izan eta gerora rock progresiboari lotutako beste proiektu batzuk garatu dituena (Electric Sun).

Orain, hiru gitarristak, hirurak beren tresnaren birtuosoak, elkarrekin ari dira zuzenean, eta Bilbon Satrianiren azkeneko diskoa aurkeztuko dute: What Happens Next. Lan instrumental horretan Glenn Hughes (baxua) eta Chad Smith (bateria) izan ditu lagun Satrianik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.