Olaia L. Garaialde.
IRRINTZIKO PAPERAK

'Drag' handi bat galdu du Iruñeak

2022ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Kontzertu handi bat ekarriko dugu sanferminetara; inoiz Iruñean ikusi ez den zerbait», esan zuen Enrique Maiak. Otsailetik zebilen sanferminei begira. Zurrunbilo handia sortu zen kontzertuaren harira, norberak bere teoriak zituen. Irrintziko paperek argi azaltzen dute punta-puntako zein talde ekarri nahi zuen. Lumak Trabesti Festa antolatu nahi zuen Nafarroako zenbait trabestirekin, baina Burlatako Udalak eta Maruxak aurrea hartu, eta uztailaren 2an egin zuten jaialdia.

Harrotuk antolatutako ikastaro bati esker ezagutu du Maiak drag-a. Trasbibollomarikak zelatatzera joan zen ikastarora, eta abertzalez mozorrotu zen, inork ezagutu ez zezan. Txundituta, flipatuta, liluratuta, aho bete hortz geratu zen ikusitakoarekin eta ikasitakoarekin. Hortik okurritu zitzaion beste drag batzuekin Celeste Poliester, Donatella Mani, Albina, Stardust, Exia Vermut, Gata al Kuadrado eta Sussie Pussie drag-ekin jaialdi bat antolatzea. Ileordeak, takoiak, galtzerdiak, brillantina eta jantziak prest zituen Kika Korona (Enrique Maia) taularatzeko.

Jende asko pena handiz egonen da ezin izango duelako Maiak prest zuen punta-puntako show-a ikusi. Hala ere, ez tematu; lasai egon. Maia datorren urteko sanferminei begira dagoenez, 2023ko sanferminen egitaraua prestatzen ari da; agian ez baita alkate izanen. Dagoeneko zenbait kontzertu lotu ditu: horien artean, UPN trabestien festa jaialdia antolatu du txupinazoaren egunerako. Horretan parte hartuko dute Strawberry Cake (Yolanda Barcina) eta Tooth Fairy (Carlos Garcia Adanero) trabestiek. Horrez gain, Kika Koronak ikuskizun berezia egingo du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.