Albistea entzun

Harkaitz Cano eta Juanjo Olasagarre saritu ditu Espainiako kritikak

'Fakirraren ahotsa' eleberriagatik eta 'Ia hemen' olerki bildumagatik jaso dute aitortza bi idazleek
Harkaitz Cano idazlea, iazko abenduan, <em>Fakirraren ahotsa</em> eleberria aurkeztu eta hilabetera, Donostian.
Harkaitz Cano idazlea, iazko abenduan, Fakirraren ahotsa eleberria aurkeztu eta hilabetera, Donostian. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Erredakzioa -

2019ko apirilak 7 - Donostia

Espainiako Kritikaren Saria irabazi dute Harkaitz Cano eta Juanjo Olasagarre idazleek. Fakirraren ahotsa (Susa) eleberriagatik jaso du saria lehenak, eta Ia hemen (Pamiela) poesia liburuagatik bigarrenak. Nor bere generoan, bi lanok iazko euskarazko libururik onenak direla ebatzi du Literatur Kritikarien Espainiako Elkarteak (AECL), eta atzo jakinarazi zuten erabakia.

Lehendik ere beste bitan jasoa du Canok Espainiako kritikarien aitortza: Neguko zirkua (Susa, 2005) narrazio liburuagatik saritu zuten aurrena, eta Twist (Susa, 2011) nobelagatik ondoren. Hura idatzi eta zazpi urtera, iaz plazaratu zuen Fakirraren ahotsa, Imanol Larzabal kantaria zenaren bizitzan oinarritutako fikziozko kontakizuna. Liburuaren aurkezpenean azaldu zuenez, motibazio bikoitza izan zuen haren bizitza oinarri hartzeko. Batetik, musikariaren alderdi ustez ezagunagoan «motibazioak, ñabardurak eta gezurtatzeak» bilatzen saiatu zela esan zuen, eta haren alderdi ezezagunagoan «gertaeretan edo kronikan gehiago sakontzen». Motibazio «sentimental» bat ere aipatu zuen, Larzabalen kantuek beste poeta batzuengana eraman zutela gogora ekarrita.

Olasagarrek, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen Xabier Lete poesia saria irabazi zuen 2017an Ia hemen poesia liburuarekin. Iaz plazaratu zuen lana, Pamielarekin, aurreko olerki bilduma —Puskak biziz (Susa, 2000)— kaleratu eta hemezortzi urtera. Tarte horretan guztian ez ziola idazteari utzi azaldu zuen orduan, eta poemak idaztearen bidez «egunari zentzu bat ematen» saiatu ohi dela.

Iazko lanik onenak

Literatur Kritikarien Espainiako Elkarteak 1956tik banatzen ditu bere sariak, eta aurreko urtean narratiban eta poesian gehien nabarmendu diren gaztelerazko, euskarazko, galegozko eta katalanezko lanei aitortza egiten die haien bidez. Aurten, gaztelerazko literaturan, Antonio Soler —Sur eleberriagatik— eta Raquel Lanseros —Matria olerki bildumagatik— nabarmendu ditu.

Galegoz idatzitako iazko lan onenak, berriz, Antonio Loporen Extraodinario nobela eta Pilar Pallaresen Tempo fósil poesia liburua izan dira, kritikarien elkartearen ustez. Eta katalanezko letretan, azkenik, Sergi Pamiesentzat izan da aitortza narratiban, L'art de portar gavardina eleberriagatik, eta Enric Casassesentzat poesian, El nus desnudo/La Flor lanagatik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Laura Mora, <em>Los reyes del mundo</em> filmeko zuzendaria (eskuinean), filmeko lantaldeko kideekin, atzo, Kursaaleko amaiera galan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

'Los reyes del mundo'-k irabazi du Urrezko Maskorra

Ainhoa Sarasola-Mikel Lizarralde

Laura Mora zuzendari kolonbiarrak bere herrialdeko bost gazteren istorioarekin eskuratu du jaialdiko sari nagusia. Genki Kawamura japoniarrarentzat izan da Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra

Neil Jordan zinemagilea, Diane Kruger eta Liam Neeson aktoreekin, <em>Marlowe</em> filma aurkezteko agerraldian, atzo, Donostiako Zinemaldian. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Detektibearen itzal luzea

Ainhoa Sarasola

Neil Jordanen 'Marlowe' filmaren lehiaz kanpoko emanaldiak itxi du Zinemaldia. Liam Neesonek egin du Philiph Marlowe detektibearena, eta Diane Krugerrek Clare Cavendish haren bezeroarena

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...