Albistea entzun

Euskal Herria testuliburuetan

Testuliburuak, Nafarroako eskuinaren jomugan

Euskal Herriaren edukiak eta mapak erabiltzen dituzten euskarazko testuliburuak aspalditik dira ika-mika iturri Nafarroan, UPNk begiz jo zituenetik.
Nafarroan ohikoena da Euskal Herriaren erreferentziarik ez agertzea, SM-Ikasminarenean bezala.
Nafarroan ohikoena da Euskal Herriaren erreferentziarik ez agertzea, SM-Ikasminarenean bezala. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Iñaki Petxarroman -

2021eko azaroak 14

Ikasturtea hasi eta hurrengo astean, agerraldi bat egin zuen Navarra Sumako parlamentari Iñaki Iriartek, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari exijitzeko estu zain dezala ikastetxeak ez erabiltzea «euskal nazionalismoaren proiektu politikoa» zabaltzeko. Izan ere, Iriartek salatu zuen Nafarroaren errealitate «historiko eta instituzionala manipulatzen» duten testuliburuak erabiltzen direla ikastetxe publiko eta itunpekoetan. Iriarteren iritziz, Nafarroa Euskal Herriaren parte gisa azaltzen zaie ikasleei, «Txina edo Italiaren» maila berean balego bezala. «Iraganean kritikatu izan dugun gai bat da hau, baina berretsi behar dugu, tamalez, hor jarraitzen duela», gaineratu zuen. Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok esan zuen gobernuak ez duela inongo txosten teknikorik erakusten duenik halako liburuak badirela.

Nafarroako eskuin erregionalistaren aspaldiko borroka da Euskal Herriaren osotasuna islatzen duten euskarazko testuliburuen aurkakoa. Alberto Catalan Hezkuntza kontseilaria zela, 2010ean, gobernuak, foru agindu baten bidez, finantzaketa publikoa kendu zien bost argitaletxeren (Elkar, Erein, Ibaizabal, Ikasmina SM, Edebe-Giltza) zortzi ikaslibururi, Nafarroa Euskal Herriaren barnean erakusten zutelako eta foru erkidegoaren «errealitate instituzionala» ez errespetatzea egotzita. Elkarrek eta Ikastolen Elkarteak errekurritu egin zuten foru agindua, eta Nafarroako Justizia Auzitegiak arrazoia eman zion gobernuari.

Handik lau urtera, Javier Iribas Hezkuntza kontseilariak —hura ere UPNkoa— Euskara eta Literatura ikasgaiko 22 liburu ikastetxeetatik erretiratzeko agindu zuen, orduan ere betiko argudioa aipatuz: Nafarroa Euskal Herriaren barnean agertzea. Euskarazko aleak egiten zituzten argitaletxe guztietakoak kenarazi zituen gobernuak, SMkoak izan ezik.

Uxue Barkosen gobernuak utzi zuen bertan behera Nafarroako eskuindarrek euskarazko testuliburuen aurka egindako boikot instituzionala, eta baimendu egin zituen Nafarroa Euskal Herriko lurralde gisa aurkezten zuten testuliburuak, Jose Luis Mendoza garai hartako Hezkuntza kontseilariak (Geroa Bai) adierazi zuenez, errealitate hori hizkuntza eta kulturaren alorrera mugatzen zelako. Geroztik ez da aldatu marko orokor hori, baina ezpata gainean dute Euskal Herria osorik erakusten duten testuliburuek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Enpresek erabakitzen dute eskola jangeletan zer eta nola jan»

Irati Urdalleta Lete

Sukaldeak eskoletan egotea, enpresa txikiei aukera ematea... Viñuelaren irudiko, jangeletan bada zer hobetua, pausoak ikusi arren: «Borondatea falta da, eta beldur handia dago».
Claveria, eskuinean, eta Amaya, erdian, atzo, biltzarraren ondorio nagusiak aurkezten. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Ijito eta emakume izateagatik

Maite Asensio Lozano

«Genero antitziganismo» kontzeptua definitzeko lehen pausoak egin dituzte Bilbon, asteon Romi Berriak eta Amuge elkarteek antolatutako biltzar batean. «Jazarpen sistematikoa» salatu dute.
Gotzone Sagardui Osasun sailburua, atzo, Eusko Legebiltzarrean. ©R.BOGAJO/ FOKU

Osasun Publikoaren Lege proiektuari «gabeziak» ikusi dizkio oposizioak

Edurne Begiristain

Jaurlaritzako Osasun sailburuak azaldu du osasuna «politika publiko guztien» oinarrian jarri nahi dutela. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk esan dute lan egingo dutela egitasmoa «hobetzeko»

Urriaren 21etik 23ra Marieniako lurrak okupatzera deitu dute

Ekhi Erremundegi Beloki

Kanpaldia antolatuko dute Kanbon laborantza lurren salmenta salatzeko. Ipar Euskal Herriko borroken topagune izatea nahi dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...