Albistea entzun

EPPUR SI MUOVE

Norma Jean Otsoaren basoan sartu zen

Begoña Del Teso -

2022ko urriak 7

Azaro hil eder, beltz, ilun honetan, noiz hildako ibiltari guztiek bakazioak hartzen dituzten bizidunen artean, Euskadiko Filmategiak omendu egingo du Gasteizen, Bilbon eta Donostian bilbotar peto-petoa den Pedro Maria Olea Retolaza zinema zuzendaria. Jatetxea zuten Zazpikaleetan gurasoek, eta bertako sukaldari emakumeak sarri eramaten zituen oleatar haurrak Marx Anaien eta Fu-Manchuren pelikulak ikustera. Hortxe eta orduantxe edan zuen, estreinakoz, Pedrok zeluloidearen pozoi gozoa, Tristanek eta Isoldak hartutakoa baino hamaika aldiz deliziosagoa eta arriskutsuagoa.

Laster demonio hartu zuen Oleak Madrilerako bidea, bertako Zinema Eskolan sartzeko asmotan. Gero, gerokoa. Praktikak egin zituen Espainiako telebista bakarrean. Hantxe bildu zen Pedro Ivan Zuluetarekin, eta maiz Arrebato-ren autoreak sinaturiko Último grito saio psikodeliko musikal hartako irudiak berak filmatu zituen.

Burutu zuen gero zineman idazten zuten horiek saritutako lehen luzea, Días de viejo color; hots, pelikula bat eskaini zion garai hartan modan zen Juan y Junior musika taldeari eta, sortu berri zuen Amboto ekoiztetxearen bitarteko urri baina goi mailakoak maisu aprobetxatuz, Filmategiak bere laudiorako aukeratu duen filma burutu zuen. 1971koa da El bosque del lobo baina, harritzekoa bada ere, franko du komunean gaurko As Bestas-ekin, Sorogoyenen lan basarekin. Eta, jakina, azaro hilabete eder, ilun, beltz honetan kontatu beharreko pasadizo zorigabeko horietako bat azaltzen du. Zorigabeko eta benetakoa. Izan ere, Galiziako arima alderraien bilkura den Santa Compaña-n sinesten dugun guztiok, Santo Andre de Teixido herrixkako monasteriora bizirik zaudela ez bazoaz hiltzean joan beharko duzula dakigunok, A.S. Byatten The Thing in the Forest kontakizuna miresten dugunok, ez dugu duda izpirik izaten: baso guztietan badira kreatura hilgarriak; maiz giza itxura dutenak... gizakiak direlako.

Ez baduzue Oleak merezi bezalako omenaldira joaterik —kanposantuz kanposantu ibiltzen zaretelako bisitan—, jakin ezazue FlixOle plataforman dagoela ikusgai.

Bertan izena emanez gero, pelikula gutxitan ikusiko duzuen elipsi sekulakoa, markaz fuerakoa, bikain arras antzemango duzue, gertakizunaren paisaia zoritxarrekoan gupida gabe murgiltzen zaituena: jolasean direla, mutiko batek kolpe bat hartzen du. Odol tanta batzuk ditu orain eskuan, eta ahoarekin garbitu nahi.

Begietan ikusten zaio gogoko duela inoiz ez dastaturiko edakera oneko likido hori. Hurrengo planoan, irudi bera dugu pantailan. Alta, oraingo honetan begiak eta odolez den eskua gizon heldu batenak dira. Alta, plazer antzekoa antzemango diogu begiradan; plazer debekatua.

Bai, Lobishome baten ipuin malapartatua da Olearena. Gizotso batena. Galiziako kastellanoz alobado deitzen zieten Benito Freireren leinukoei... Otsotuak...

Norma Jeanek gizotso/alobado/lobishome dezente ezagutu zuen bere bizitzan. Eta ez ziren denak arrak. Askotan, ama zurea ere izan daiteke gizotsoa, sutan den basoan.

Bada Netflix plataforman nola edo hala, hala edo nola harrapatu beharko duzuen film bat, Norma Jean haren istorioa kontatzen duena. Bai, badakit, azken egun hauetako joera pelikula horren kontra agertzekoa da. Kontra bizian. Aurka gorrian. Ez egin kasurik, hiru ordu irauten duen Blonde lan paregabea da, zentzumen guzti zuenak tentatuko, pozoituko, irauliko dituena. Venezian estreinatu ostean, Donostiako Zinemaldira ekarri zuen protagonista den Ana de Armasek. Orain zuen etxe barruko pantailetan da.

Ez, Andrew Dominikena ez da Marilyn Monroren biografia ofiziala. Bai, Joyce Carlos Oatesen liburua irakurri behar duzue. Ezinbestean.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa, 2 itzulia: Bilbo

Bilbon erabakiko da zein zazpi bertsolari sailkatuko diren finalerako

Olatz Enzunza

Zazpigarren eta azken finalaurrekoa jokatuko da gaur Bilbon. Aitor Mendiluze Gonzalez, Amets Arzallus Antia, Joanes Illarregi Marzol, Jone Uria Albizuri, Maddalen Arzallus Antia, eta Saioa Alkaiza Guallar arituko dira kantuan. Idoia Anzorandia Kareaga izango dute gai jartzaile.
 

Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus, atzo, elkarrekin kantuan, hamarreko txikiko ariketan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Ez da ate ondoan geratu

Miren Mujika Telleria

Amets Arzallusek Bilbon irabazi ondoren, erabakita gelditu da finala. Harekin batera ariko dira Illarregi, Ibarzabal, Gaztelumendi, Colina, Mendiluze, Martin eta Lujanbio
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Beharbada gu ere iraultza bat bizitzen ari gara»

Itziar Ugarte Irizar

Etorkizun hurbilean, Parisen, hiria errefuxiatu klimatikoz beteta dagoenean eta ia jende guztiak errealitate birtualerako betaurrekoak aldean daramatzan inguru batean girotu du idazleak 'Berriz zentauro' eleberria. Agertokiak agertoki, baina, adin ertaineko emakume baten galderak ikusten ditu ardatzean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.