Albistea entzun

Peio Jorajuria. Seaskako lehendakaria

«Administrazioa da oztopo nagusia»

Paueko Administrazio Auzitegiaren erabakiaren ondotik «erantzun politikoa» hitzeman zuen Jorajuriak. Ondoko asteetarako ekintzak prestatzen ari dira. Parisera so segitzen du anartean, entzuna izateko helburuarekin.
GUILLAUME FAUEVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2022ko ekainak 4

Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin zuten hitzarmena bete zedin, Paueko Administrazio Auzitegian helegitea jarri zuen Seaskak. Auzitegietatik kanpo segituko dute borroka.

Zer irakurketa egiten duzue auzitegiaren erabakiari buruz?

Gure galdera ez dute ikertu; aitzakia bat atzeman dute formagatik, funtsean sartu gabe.

Zer balio du hitzarmenak erabaki honen ondotik?

Azken urteetan anitz aitzinatu gara EEPrekin. Hitzarmen hori arraberritu dugu aski erregularki, batzuetan zailtasunekin. Manera izan da mahai inguruan biltzeko, ez bakarrik Hezkuntza Ministerioa eta Seaska, baizik eta Ipar Euskal Herriko egitura guziak. Denen artean negoziatu dugu, eta azken urteetan kontsentsu politikoa lortu dugu. Hizkuntza politika lurraldearen proiektu bat da, eta horren tresna garrantzitsu bat Seaska da. Parisek gibel egin du, eta kontsentsuaren kontra jo du. Azterketei buruzko erabakia argiki hori da. Lanjerrean ezartzen du elkarrekin eramaten dugun lana. Hemen aho batez onartzen duguna Parisek ez badu aplikatzen, litekeena da ondoko urteetan arazo bat izatea. Jarreraz aldatu eta entzuten ikasi beharko du Parisek.

Hezkuntza Ministerioak hitzez hitz erran du EEP ez zela legitimoa halako hitzarmenak izenpetzeko.

Ez dakigu oraindik zer balio eman defentsarako baliatu duen argudio horri. Ez dakigu defentsa teknikoa izan den ala egiazki hori pentsatzen duten. Baieztatuko balitz, biziki larria litzateke.

Erantzun politikoa aipatu duzue.

Ari gara prestatzen ondoko asteetarako. Desobedientziarako deia zabaldu genuen: kolegioko ikasleek euskaraz itzuliko dituzte brebetako zientzietako probak, nahiz eta ez zuzenduak izan; irakasleek ere mugimendu horri segituko diote. Eta gurasoekin ere berriro karrikara aterako gara, gure haserreak, kezkak eta nahikeriak ulertarazteko. Politikarien eta egitura publikoen sostengua ere espero dugu.

Ministro berriarekin harremanik duzue?

Oraindik ez. Idatziko diogu, orain artekoaren informazioa biltzen duen txosten batekin. Hautetsien rola da zubi lana egitea ere, Parisen entzunak izan gaitezen.

Zer erronka finkatu dituzue ondoko bost urteetarako?

Bada anitz egiteko. Molac legeak erakutsi du posible zela. Ipar Euskal Herrian ez ezik, Frantziako Estatuan bada gehiengo zabal bat hizkuntza politikak plantan ezartzearen alde. Administrazioa da oztopo nagusia; gainditu beharko dugu. Guk babes bat behar dugu. Momentuko ditugun oinarriak ez dira legean: dira salbuespenetan, dira hitzarmenetan, dira zirkularretan... Behar dugu lege bat hemen egiten duguna babestuko duena, eta edozein ministrori gibel egiteko aukera kenduko diona. Hizkuntza politika ausart bat eramateko neurriak behar ditugu; ez bakarrik irakaskuntzan, baita bizitza sozialean ere.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

«Utopien funtzioa energien aktibazioa da»

«Utopien funtzioa energien aktibazioa da»

Jon O. Urain

Nola irudikatu gizarte hobeak, ipar gisa hartu eta bideari ekiteko. Utopiak ez dautza gatazkarik ezean, Martinezen ustez, gatazka «modu justuagoan» kudeatzean baizik. Gizarte hobeak ez baitira «zerutiarrak»: «Beti egongo dira egitekoak».

 ©J. DANAE / FOKU
Jose Maria Aznar eta Felipe Gonzalez Espainiako gobernuburu ohiak, maiatzean, Madrilen. ©BALLESTEROS / EFE

BASOARTE ZARBATSUA

Iosu Alberdi

Espainiako Gobernuak desklasifikatu zituen lehen agiri sekretuak GALen ingurukoak izan ziren, 1997. urtean. Halere, zenbait dokumentu ezkutuan mantentzea erabaki zuen Moncloak, «estatuaren segurtasunaren» izenean.

 ©J. DANAE / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...