Albistea entzun

Errotiko aldaketa bat eskatuz

Nork eta nola gobernatzen duen eta zer gobernantza eredu posible dauden izan dute hizpide Tarana Karimek, Jule Goikoetxeak, Manu Martinezek eta Amets Martinez de Hereditak.

Amets Martinez de Heredita, Tarana Karim, Irati Elizalde moderatzailea, Manu Martinez eta Jule Goikoetxea, atzo, mahai inguruan.
Amets Martinez de Heredita, Tarana Karim, Irati Elizalde moderatzailea, Manu Martinez eta Jule Goikoetxea, atzo, mahai inguruan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Igor Susaeta -

2021eko ekainak 18

Galdera zuzen batekin hasi zuen solasaldia moderatzaileak, Gure Esku-ko kide Irati Elizaldek: «Nork gobernatzen du eta nork ez?». Hitza hartzen aurrenekoa Jule Goikoetxea EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta politologo feminista izan zen: «Gobernatzen dute egitura batean kokaleku jakin bat dutenek. Eta hor egoteko ezaugarri zehatz batzuk eduki behar dituzu: gizona, zuria, klase ertain edo altukoa, profesionala edo zuzenean aberatsa... Mundu osoko zuzendaritzetan, %80-85 gizonak dira». Erantzun horrekin bat egin zuten Tarana Karim giza eskubideen aldeko aktibistak, Amets Martinez de Heredita Lumagorri LGTBI+ taldeko kideak eta Manu Martinez Ernai gazte antolakundekoak. Laurak gobernatzeko moduez eta horretarako eredu posibleez mintzatu ziren Hamaika Gara dinamikak eta BERRIAk burujabetzaz eta erabakitzeko eskubideaz antolatutako hitzaldi zikloko saioan. Zazpigarrena izan zen atzokoa; ekainaren 30ean egingo denak itxiko du zikloa: Espetxe politika: aro berria, oztopoak eta transferentziak.

Gobernatzeko moduetan errotiko aldaketak eskatu zituzten, baina bakoitzak bere esparrutik hitz egin zuen. Karimek «pertsona arrazializatuak, gutxiengoak, erlijio ezberdinetakoak» izan zituen hizpide: «Gobernantzan ez dago gure ahotsa, gure beharrak mahai gainean jartzeko ordezkari hori. Eta bakarrik atzerritar legea ikusita, gure taldeentzat egindakoa... Gure eskubideak diskriminatzen, zapaltzen ditu». Azerbaijanen jaio eta duela ia hogei urtetik Euskal Herrian bizi den aktibistarentzat, «egiturazko arrazakeria» dago erakundeetan.

Martinez de Hereditaren ustez, pandemian ikusi dute «familia nuklearra, heterosexuala» jarri dutela erdigunean instituzioek. Eta azken hilabeteotan beste irakurketa bat egin dute Lumagorrikoek: «Erabakiak hartzeko une horietan badira, igual, ertzeetan egon daitezkeenak, baina, nolabait, sistema kapitalistak irentsi dituenak; eta irentsi ditu beste batzuek baztertu egin dituztelako. Ari naiz, adibidez, bollerez, transez, pertsona arrazializatuez... Azkenean, ertzeetan daudenek ertzeetan jarraitzen dute». Eta ohartarazpen bat egin du: «Ez dut esaten parte hartu behar ez dugunik [erabaki guneetan], baina, hein batean, tranpa bat da». Azalpena: «Deitzen dizute; badaude mekanismoak zure parte hartzerako, ustezko interesa kolektiboetatik planteatutakoa entzuteko, baina, gero, haien interesen mesedetan jokatuko dute».

Martinezek dio gizon zuri, heterosexual «eta batez ere helduek» gazteei ez dietela «ahotsik» ematen: «Eta gutaz hitz egiten den bakoitzean, kriminalizatzeko edo beste batzuen kudeaketa akatsak ezkutatzeko izaten da».

Goikoetxeak ez du«egingarri ikusten» gizartearen aniztasuna ordezkatzen ez duten erabaki guneek nahikoa perspektiba izatea denontzat gobernatzeko. Ernaiko kidearentzat, «botere kuotak» bereganatu behar dira, «benetan beste gizarte eta bizi ereduak badaudela erakusteko». Karimen iritziz, batetik «sistema» aldatu behar da: «Justizia soziala ez dago lehen lerroan. Bestetik, ordezkariak prestatu behar ditugu sistema berri horretan lan egiteko».

Gaitasunak eta eskubideak

Politologo feministari iruditzen zaio «gaitasun politikoez» hitz egin behar dela: «Neoliberalismoaren aparatajean oso marjina txikia dago instituzioetatik ezer egiteko. Guri ez zaigu interesatzen eskubide politikoak edukitzea, etxebizitza bat edukitzekoak... Guk nahi dugu gaitasuna; alegia, guk nahi dugu etxebizitza bat eta erabaki». Martinezen esanetan, erabakitzearen kontzeptuari «beste buelta bat» eman behar zaio: «Erabakitzeko gaitasuna izango bagenu, zer erabakiko genuke?».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kote Cabezudo, 2018an haren kontra egin zuten epaiketa saio batetik ateratzen. ©Juan Carlos Ruiz / Foku

Kote Cabezudo argazkilariari 28 urteko zigorra jarri diote

Jon O. Urain

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak bortxaketa delitu bat, sexu abusuen beste bat, haur pornografiako sei eta bi iruzur delitu egitea egotzita zigortu du.

Haur bat eskolan, artxiboko irudi batean. ©Jon Urbe / Foku

Hiru herritarretik bik babesten dute ikasleen «euskalduntzea bermatzeko tresnak» jartzea

Jon O. Urain

Naziometroaren laugarren neurketaren arabera, Espainiako eta Frantziako estatuen lurralde antolaketarako formula batzuk aukeratzean lehen aukera da oraindik ere «erkidegoei erabakitzeko eskubidea aitortzen» dien estatua (%31,5).

Eraso homofobo eta matxisten aurkako protesta bat Zornotzan, artxiboko irudi batean. ©Marisol Ramirez / FOKU

Eraso matxista bat salatu dute Zornotzan

Berria

Larunbat goizaldean gertatu zen. Elkarretaratze bat egingo dute gaur eraso matxista gaitzesteko: 18:30ean izango da, plazan.

Milaka lagun elkartu dira gaurko mobilizazioan Bilbon. ©Monika del Valle / Foku

Osakidetza «desegiten» ari dela salatu dute sindikatuek Bilbon

Berria

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deitu dute manifestaziora, eta milaka lagun elkartu dira. Osasun publikoaren alde egin dute, eta hura pribatizatzeko joera gaitzetsi.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...