Errebantxa, Gasteiztik Donostiara

Irribarriak eta Urrutikoetxeak abuztuaren 29an jokatuko dute buruz buru. Erik Jakari aukera eman, eta binakako lehen torneoa jokatuko du
Donostiako ferian parte hartuko duten pilotariak, udaleko agintariekin, atzoko aurkezpenean.
Donostiako ferian parte hartuko duten pilotariak, udaleko agintariekin, atzoko aurkezpenean. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iker Agirre Iraurgi -

2019ko abuztuak 9

Buruz buruko finalaren errebantxa Ogetatik Atano III.era aldatu dute aurten. Donostia Hiria Torneoarekin batera jokatuko da, eta Irribarria eta Urrutikoetxeak abuztuaren 29an neurtuko dituzte indarrak. Maiatzeko finalean, Irribarriak irabazi zion Urrutikoetxeari (22-20). 2016an ere errebantxa jokatu zuten, Gasteizen, eta ordukoan Urrutikoetxeak mendean hartu zuen Irribarria, emaitza oso estuarekin, 22-21.

Biek arantza bana dute ateratzeko. Urrutikoetxeak buruz buruko finala galdu zuen, eta Irribarriak aurreko bi errebantxak. 2017koa Bengoetxearen aurka galdu zuen, (22-20). Urrutikoetxeak, hala ere, ez du gogo berezirik finala galdu zuelako. Torneoaren aurkezpenean atzo esan zuenez, partida guztietan du «irabazteko gogo bera». Irribarriak berriz, ikuskizun ona ematea espero du: «Zaila izango da finalekoa bezain partida ona ikustea. Hala ere, nik aurretik jokaturiko bi errebantxak partida onak izan ziren». Errebantxa KPilota desafio gisa saldu dute enpresek, eta irabazleak 600 botila txakolin jasoko ditu.

Errebantxa baino bi egun lehenago hasiko da Donostia Hiria Torneoa, abuztuaren 27an, eta aurtengo bi finalerdietan ere Aspe eta Baikoko bikoteak elkarren aurka ariko dira. Lehen finalerdian, Olaizola II.a eta Albisu 2013ko irabazleak Altuna III.a eta Rezusta 2017ko txapeldunordeen aurka ariko dira. Bigarren finalerdia 28an jokatuko da, asteartez, eta Jaka-Zabaleta eta Artola-Mariezkurrena II.aren artean norgehiagoka izango da. Erik Jakak uda honetan binaka jokatuko duen lehen torneoa izango da. Aspeko ordezkari Inaxio Errandoneak esan zuenez, Jaka oso ondo ari da azken hilabeteetan, eta aukera hau ematea erabaki dute. Enpresako ordezkariaren ildo berean azaldu da Lizartzako aurrelaria: «Gustura ari naiz, eta jende askok uste du aukera hau merezi dudala. Sari txiki bat da».

Atzelariak, eskuko minez

Bigarren finalerdiko bi atzelariak, Zabaleta eta Mariezkurrena II.a, eskutik minduta daude, eta oraindik ez da erabat ziurra jokatuko duten, nahiz eta baikor diren biak. Bi aste dira Zabaletari pilota bat eskuan sartu zitzaionetik, eta gaur proba egingo du eskua nola dagoen jakiteko. Etxarrengo atzelariak hobekuntza sumatu du, nahiz eta osatzea «poliki» doan.

Bi finalerdien ondoren jokatuko da finala, abuztuaren 31n, larunbata. Enpresek buruhauste handia izan dute finaleko datarekin, Athletic-Real derbiarekin bat egitea eragotzi nahi zuten, eta, jakina denez, futbol ligako egutegia epaile baten ebazpenaren menpe dago. Hasiera batean hilaren 30erako jarria dago, gauez, eta enpresek ez dute uste aldatuko dutenik.

Olaizola II.ak bi aldiz irabazi du Donostiako torneoa, 2013an eta iaz, Zabaletarekin. Etxarrengoak, berriz, iazkoaz gain, beste bi aldiz izan da txapeldun, 2014an, Martinez de Irujorekin, eta 2016an Altuna III.arekin. Hori izan da Amezketakoak torneoa irabazi duen aldi bakarra, Artolak ere behin irabazi du, 2017an. Azkenik, Rezustak azken bi urteetako finalak galdu ditu. Jakak eta Mariezkurrenarentzat, berriz, parte hartzen duten lehen aldia da.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Osasunako jokalariak garaipena ospatzen, Athletici irabazi ostean, Sadarren, klubaren mendeurrenean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Ginga jarri dio mendeurrenari

Mikel O. Iribar

Osasunak irabazi egin dio Athletici euskal derbian, klubaren 100. urteurrenean. Ruben Garciak sartu du partidako gol bakarra, penaltiz. Aurkariaren atean zehaztasunik gabe aritu dira bi taldeak

Lucas Ocampos Sevillakoa eta Takashi Inui Eibarrekoa, lehian, atzoko partidan. ©MANUEL VIDAL / EFE

Garaipen prestigioduna

Iñigo Lasa

Lehen aldiz irabazi du Eibarrek Sevillaren aurka Sanchez Pizjuanen, eta emaitzen bolada onari eutsi dio. Kike Garciak sartu du gola

Realeko jokalariak Getaferi sartutako gol bat ospatzen. ©JON URBE / FOKU

Realak lidergoari eutsi nahi dio, eta Alavesek, gora egin

Jon Ander De la Hoz

Gipuzkoarrek Huesca hartuko dute Anoetan. Valladoliden zelaian jokatuko dute arabarrek

Geogheganentzat Giroko etapa, eta Wellensentzat Vueltakoa

Geogheganentzat Giroko etapa, eta Wellensentzat Vueltakoa

Ainara Arratibel Gascon

Bihar amaituko da Italiako Giroa, eta Hindley eta Geoghegan denbora berdinarekin abiatuko dira azken erlojupekoan. Pello Bilbao laugarren da, eta 1.19ra du podiuma.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna