GAKOAK

2019ko urriaren 4a
00:00
Entzun
2020ko urrian Villabona-Amasako eta Zizurkilgo ikastolak antolatuko duen Kilometroak festan jarriko dute martxan eredu berria. Hona ezaugarri nagusiak:
1. Urte osoan. Urriko lehen igandeko festa mantenduko dute, baina ikasturte osoan zehar izango da eskaintza: jaialdi txikiak antolatuko dituzte.
2. Txikiagoa. Jaiaren tamaina murriztu nahi dute, eta masifikazioak saihestu; adibidez, ez da izango egun osoko kontzertu ekitaldirik.
3. Zirkuiturik ez. Orain arteko ibilbidea desagertu egingo da. Gune gutxiago jarriko dituzte, eta gaika antolatuko dituzte.
4. Parte hartzailea. Jaiaren kontsumo pasiboari buelta eman nahi diote: partaidetza sustatuko dute festan zein antolaketan.
5. Aldarrikapena. Euskararen, euskal kulturaren eta euskal hezkuntza sistemaren aldeko aldarriek jaian zuten pisua berreskuratu nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.