«Madrili begira» ez daudenekin bidea partekatu nahi du Sortuk

Santi Brouard eta Josu Muguruza omendu zituen atzo Sortuk, Bilboko Euskaldunan. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS.
gotzon hermosilla
Bilbo
2014ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Sortu prest dago Euskal Herriak bere bidea egin behar duela uste dutenekin bide hori «hutsetik» partekatzeko. Baldintza bakarra jartzen du horretarako, «logikak agintzen duena, errealitateak inposatzen duena»: Madrildik «ezer» ez dela etorriko barneratzea eta horren arabera jokatzea.

Hala esan du Pernando Barrenak, Santi Brouard eta Josu Muguruzaren omenez Sortuk Bilboko Euskalduna jauregian antolatutako ekitaldian. Datorren ostegunean 30 eta 25 urte beteko dira Santi Brouard eta Josu Muguruza hil zituztenetik, hurrenez hurren. Bi buruzagi abertzaleen ekarpena ekarri du gomutara Barrenak, eta nabarmendu du Brouardek, Muguruzak eta garai hartako ezker abertzaleak haustura demokratikoaren alde egindako hautua zuzena izan zela: «Herri hau bizirik dago, besteak beste, haiek egin zuten hautuari esker», esan du.

Barrenaren ustez, oraingoa ez da «erresistentziarako garaia», Euskal Herriarentzat «etorkizun librea eraiki» eta «estatu independentea osatzekoa» baizik. Eta horretarako, «aldebakartasuna» proposatu du lanabes gisa: «Aldebakartasunak frogatu du tresna eraginkorra dela. Baina alde bakarreko mugimenduetan funtsezkoa da indarrak biltzea ahalik eta presio sozialik, instituzionalik eta politikorik handiena egiteko, eta hori da bilatu behar duguna». Euskal presoen auzian ere bide horretatik jotzearen alde agertu da Barrena.

Jendez lepo

Jendez lepo egon da Euskaldunako ekitaldi aretoa Brouard eta Muguruzaren aldeko omenaldian, aulki huts bakar bat ere gelditzen ez zela. Musika, dantza, irudiak eta mezu politikoak tartekatu dituzte ekitaldian, eta unerik hunkigarriena iritsi da Edurne Brouard eta Ane Muguruza hildako buruzagi abertzaleen alabak agertokira igo direnean, jendearen txalo artean. Laster plazaratzekoa den Zohardia Josu Muguruzari buruzko dokumentalaren irudi batzuk ere eman dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.