Koronabirusa

Txertaketa guneetan kezka piztu da, Pfizer dosiak agortzen ari baitira

Eskualdeko Osasun Agentziak hobetsi du Moderna txertoak banatzea. Baionako guneko langileek lana uzteko eskubidea aldarrikatu dute

Baionako txertaketa gunea, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU.
Oihana Teyseyre Koskarat.
2021eko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Ipar Euskal Herriko txertaketa gune zenbaitetako geroa zalantzan da. Frantziako Gobernuakezinbestekotzat jo zuen txertoaren indartze dosiaren kanpaina zalutzea. Nahi bai, baina ezin: halakoa da, kasurako, Baionako txertaketa guneko egoera. Pfizer enpresaren txertoak agortzen ari dira bertan, eta, Eskualdeko Osasun Agentziak aurrerantzean txertaketa guneak Moderna txertoarekin hornitzea hobetsi du. Baionako txertaketa guneko langileentzat, «ulertezina da» egoera. «Pfizer txertoaren dosi bat hartzeko ordua hartu duten herritarrei Moderna txertoa eman behar diegu?», galdetu dute.

Izan ere, Eskualdeko Osasun Agentziak argudiatu du Moderna txertoaren kontserbaziorako baldintzak egokiagoak direla txertaketa guneen antolaketarako; hortaz, Pfizer txertoaren dosiak osasun profesional independenteen bulegoetan eta farmazietan jartzen ahalko dira bakarrik. Txertaketa guneetako langileen arabera, ordea, «gardentasuna zor» zaie pazienteei. Argi utzi dute ez dutela Moderna txertoarekiko kezkarik, baina jendeen «hautua errespetatzea» ezinbestekoa dela erran dute. «Arazoa ez da Modernarekin txertatzea; arazoa da herritarrak ez direla aldez aurretik abisatuak, eta gure esku gelditzen dela lan hori ere».Erran dute «gardentasuna zor» zaiela pazienteei.

Hala, Pfizer txertoaren bialak agortzean, lana uzteko eskubidea dutela aldarrikatu dute Baionako txertaketa guneko langileek. Gainera, oroitarazi dute 30 urtetik beherako herritarrek ez dutela baimenik txerto hori jasotzeko. Lehen arretako medikuengana joan beharko dute, beraz, gazteenek ordua berriz hartuta. Jakinda, gaineraindartze dosia jartzeko zazpi hilabeteko epea dutela, gehienez ere.

Gobernuaren erantzuna

Frantziako Gobernuko Osasunaren Zuzendaritza Orokorrak BERRIAri adierazi dionez, «ez da arazorik indartze dosia RNA mezularitza bidezko beste txerto batekin egiteko». Lehen dosiak Pfizer txertoarekin eginik ere, Modernaren indartze dosia jar daiteke —eta alderantziz—. Zehaztu dute 30 urtetik beherakoek farmazietara jo dezaketela Pfizer txertoa jartzeko. Bestalde, hitz eman dute Pfizer txertoa jartzeko ordua hartu duten herritarrek txerto hori jarri ahal izango dutela, «banaketa berri» bat egingo duelako «laster» Frantziako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.