Albistea entzun

Seaskako eskoletan behar bereziak dituzten haurrei laguntzeko kanpaina abian

Frantziako Gobernuak ez ditu laguntzen bazkalorduetako etenean behar bereziak dituzten haurrak. Helburua da 116.000 euro lortzea
Kanbon egin zuten agerraldia Integrazio Batzordeko kideek.
Kanbon egin zuten agerraldia Integrazio Batzordeko kideek. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Garazi Aduriz Zuneda -

2023ko martxoak 2 - Kanbo

Frantziako Gobernuak ez du bere gain hartzen Seaskako eskoletan behar bereziak dituzten haurrak jangeletan laguntzeko lana, eskola pribatua dela argudiatuta. Behar horiei erantzuteko, gurasoek osatutako Integrazio Batzordeak kanpaina bat aurkeztu du, haur horien inklusioa sustatzea helburu. Martxoaren 25ean hasiko dute diruztatze kanpaina, Inklusioak ez du etenik izenburupean. 116.000 euro lortzea dute helburu.

Prentsaurreko baten bidez azaldu dutenez, kanpainaren izena ez dute nolanahi aukeratu: Frantziako Hezkuntza Ministerioak behar bereziak dituzten haurren bazkal denborako laguntzak ez ditu diruztatzen iaztik. Horrek ikastolako «haurrekiko injustizia» sortzen duela eta gurasoen «prekaritate egoera areagotzen» duela salatu du Peio Jorajuria ikastolen lehendakariak.

Datorren ikasturteko beharrei erantzuteko 116.000 euro bildu behar ditu Integrazio Batzordeak. «Urtero bezala, hainbat ekitaldi egingo ditugu gure partaideekin, Partaide egunarekin hasiz», azaldu du Christelle Minaberri Integrazio Batzordeko lehendakariak.

Lau langile

Gaur-gaurkoz, 158 haur ditu elkarteak inklusio programaren barruan, eta lau laguntzaile berezitu ditu kontratupean. «Guk lau laguntzaile berezitu proposatu behar izateak erran nahi du hainbat haurrek ez dutela Frantziako Hezkuntza Ministerioaren erantzun egokirik jaso», erantzun du Jorajuriak, eta gehitu du: «Guretako haur bakar bat ezin da laguntzarik gabe utzi». Bigarren ikasturtea izango da jangelako arazo hori dutela. Frantziako Hezkuntza Ministerioak iazko irailean iragarri zuen ez zituela gehiago bere gain hartuko laguntzaile berezituen lanpostuak bazkalorduan. Tokiko erakundeei utzi die ordu horien diruztatzeko ardura.

Eskola pribatuek bakarrik jasaten dute neurri berriaren eragina, herriko etxeek eskola pribatuei ematen ahal dieten diru kopurua mugatua baita. Neurri horrek haur horien integrazioan eragiten du. «Laguntzailerik ez badu, haur horrek ezin du jangelan jan, eta ezin badu jangelan jan, egia erran, kasu gehienetan ezin da eskolara joan; beharrezkoa den zerbitzu bat da», laburbildu du Jorajuriak.

Ipar Euskal Herrian, Seaskako eta ikastetxe katolikoetako 30 ikaslek beharko lukete laguntza jangeletan.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

EH Bilduko Ikoitz Arrese, artxioko irudi batean. ©Raul Bogajo / Foku

Hezkuntza Akordioarekin «leial» jokatuko duela iragarri du EH Bilduk

Gotzon Hermosilla

Gainerako alderdiei «zorroztasuna» eskatu die asteartean irekiko den eztabaida fasean «lege on bat» erdietsi ahal izateko

Nafarroako Unibersitate Ospitalea, artxiboko irudi batean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Kontuen Ganberak ebatzi duenez, «Osasunbidea ez da betetzen ari pazienteak artatzeko epeak»

Ion Orzaiz - Mikel Elkoroberezibar Beloki

Itxaron zerrendei buruzko txostena argitaratu du Nafarroako Kontuen Ganberak. Ondorioztatu du %29 handitu zirela 2018 eta 2022 bitartean.

Itunpeko sare langileek apirilaren 25ean egin zuten mobilizioa ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Zortzi eguneko greba iragarri dute itunpeko hezkuntzako sarean

Iraia Vieira Gil

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kristau Eskolako eta IZEAko langileak deitu dituzte lanuztera ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek.

 

Abuztuan izandako beroaldiaren irudi bat, Bilbon. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

'El Niño', eta tenperaturak goia jo duen urtea

Iñaki Petxarroman

Munduko Meteorologia Erakundeak uztailean eman zuen hasitzat 'El Niño' fenomenoa. Jatorria Ozeano Barean du, baina eragin ohi duen tenperatura igoerak mundu osoa astindu du, inoizko udarik beroena izan baita. Alabaina, neguan izan ohi du indar handiena, eta uste dute 2024an nabarituko direla horren ondorioak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.