EAJk auzitan jarri du Sanchezek Macroni AHTa aurreratzeko eskatu izana

Bordele eta Akize arteko trenbidea ez dute 2042a baino lehenago bukatuko. Sanchezek esan du «kexa ofizial bat» jarriko duela

AHTaren Ezkio-Itsasoko (Gipuzkoa) geltokiko lanak. GOTZON ARANBURU / FOKU.
Isabel Jaurena - Jone Arruabarrena
2023ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Frantziak AHTaren lanak 2042 arte atzeratuko direla esan ondoren,Aitor Esteban EAJko bozeramaileak kongresura eraman du gaia, eta Pedro Sanchez Espainiako presidenteari galdetu dio ea Frantzia «adarra jotzen» ari zaion. Izan ere, Espainiak eta Frantziak urtarrilean Bartzelonan egin zuten goi bilera baten ondoren, Sanchezen baieztatu zuen euskal Y-aren lotura prest egongo zela 2030erako, Frantziarekin adostu zuenaren arabera.

Estebanek zalantzan jarri du goi bilera horren eragina: «Nire zalantza da Bartzelonako goi bilera hartan benetan zer onartu zuten». Hari erantzunez, Sanchezek azaldu du Espainiaren esku dauden azpiegiturak prest egongo direla 2030erako, eta Frantziaren aurkako «kexa ofizial bat» aurkeztuko duela. Gogorarazi du Europako Batasuna «Espainiaren alde» dagoela auzi horretan. Frantziako Gobernuaren erranetan, AHTaren Bordele eta Akize (Okzitania) arteko trenbidea ez dute 2042a baino lehenago akituko. Eta, beraz, euskal Y-arekin eginen duten lotura ere gibelatuko da. Berez, 2030erako zeuden aurreikusita lotura horiek.

COI Azpiegituren Frantziako Orientazio Kontseiluak joan den urteko abenduan egin zuen, baina hilabete honetan argitaratu duten txostenean jasotzen dira aldaketa horiek. Gibelapenaren arrazoi nabarmenen artean daude administrazio arloan izandako arazoak, eta krisiak aurrekontuetan izandako ondorioak.

Europako Batasunarendako, estrategikoa da Madril-Gasteiz-Akize-Paris arteko trenbidea. Hala ere, Frantziako Gobernuak lehentasuna eman dio herrialdearen barneko loturak egiteari. Horren erakusle izan zen 2021ean gobernuak Bordele eta Tolosa (Okzitania) arteko obrak bizkortu izana, eta adierazi zuen 2032rako akituak izanen zirela —orain, berriz, zazpi urtez gibelatu du data hori—. Atzerapena argudiatzeko, Frantziako Gobernuak dio Biriaturaino (Lapurdi) iristen den trenbidearen zabalera AHTak erabiltzen duena dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.