Sudango presidente ohia Hagan epaituko dute, genozidioa leporatuta

Nazioarteko Justizia Epaitegiak 2008an eman zuen Omar Al-Baxir atxilotzeko agindua. Darfurko gatazkan 400.000 pertsona hil ziren

Al-Baxir 2015ean. MORWAN ALI/ EFE.
Aitor Manterola Garate.
2020ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Omar Al-Baxir Sudango presidente ohia Hagan epaituko dute, Nazioarteko Justizia Auzitegian. Darfurko gatazkan gerra krimenak eta genozidioa egitea leporatzen zaio. Darfur eskualdea Sudan mendebaldean dago; bertako biztanleen arteko gatazkak 2003tik 2010era iraun zuen; alde batean Baggara tribuko milizianoak zeuden, eta bestean, nekazariak, beltzak gehienak. Arabiarren eta beltzen arteko gatazka bat izan zen, eta 400.000 pertsona hil zirela dio Nazio Batuen Erakundeak. Bi milioi herritarrek etxea utzi behar izan zuten. Sudango presidenteari Baggara tribukoen alde egitea leporatzen zaio, armak-eta eman zizkielakoan.

Sudango Gobernuak eta Darfurko errebeldeek adostu dute Al-Baxir Hagara epaitzera eramatea, bake elkarrizketen barruan. Eskaera Hagako epaitegiko fiskalek egin zuen duela hamabi urte, eta atxilotzeko agindua ere eman zuten 2009ko martxoaren 4an, baina genozidioa leporatzeko beste zantzu ez zegoela erabaki zuen. Aurreneko gobernuburua izan zen krimenak egiteagatik Hagak epaibidean jarritakoa.

Al-Baxirrek 1989an lortu zuen boterea, eta 30 urte iraun zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.