Albistea entzun

Epaile batek geldiarazi egin ditu Donostiako Arte Ederrak eraikineko lanak

Ancorak jarritako salaketa aintzat hartu dute, Eusko Jaurlaritzak eraikina kultur ondare izendatu zuelako, jada kategoria hori kendu dioten arren

Andoni Imaz -

2021eko urriak 13

Donostiako Arte Ederrak eraikinaren afera auzitegietara itzuli da. Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 3. Epaitegiak onartu egin du Ancora ondarearen babeserako elkarteak joan den astean jarritako salaketa, eta Arte Ederrak eraikinaren barrualdeko lanak geldiarazteko agindu du, kautela neurri gisa. Joan den astean bertan hasi zituzten lanak, hotel bat egiteko asmoz, eta ostiralean heldu zen eteteko agindua.

Ancorak irudi batzuk aurkeztu ditu epaitegian: haiek erakusten dute «barruan eraisketa lanak hasi direla», eta epaileak, hori ikusirik, ebatzi du badela nahikoa froga lanak berehala eteteko. Gaurtik aurrera, Donostiako Udalak eta Sade enpresak —eraikinaren jabeak— hiru egun izango dituzte alegazioak aurkezteko.

Epaileak adierazi du Eusko Jaurlaritzak eraikina kultur ondare izendatu zuela 2015ean, eta, horregatik, barrualdea eraitsi eta fatxada moldatuz gero «konpondu ezinezko kaltea» egingo diotela. Bi urte baino ez zizkion iraun ondare izendapenak, baina: 2017an kendu zioten, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak aginduta. Ondasun izendatu zutenenean ez baitzuten kontuan hartu eraikina «hondamen faktikoko» egoeran zegoela.

Eraikinak kultur ondare izendapena galdu zuela interpretatuta eman zion Donostiako Udalak Saderi lanak egiteko lizentzia, eta, obra geldiarazteko epaiaren ostean ere, horregatik defendatu dute haiek legearen arabera jokatu dutela. Hortaz, seguru asko alegazioren bat aurkeztuko dute hotelaren proiektuarekin jarraitu ahal izateko. Sadek ez du ezer esan.

Ancorak beste era batera interpretatu zuen 2017ko ebazpena. Elkartearen ustez, eraikina «formalki babestuta» dago oraindik. «Eraikin bat hondamen egoeran egotearen eta haren kultura ondasun izendapenaren artean ez dago bateraezintasunik». Gainera, Icomos ISC20C erakundeak —Unescoren kontsulta erakundea da— arriskuan dagoen ondareari buruzko nazioarteko alerta bat eman zuen 2017an, Arte Ederrak eraikina babestu beharrekoa zela ondorioztatu baitzuten. Ancorak esan du Donostiak «sinbolo bat» galduko duela lanekin jarraituz gero: «Ez da ez aldaketa bat, ez eraberritze bat: eraisketa bat da».

Udalari galdera

Elkarrekin Donostia udal taldeak aurreratu du eraikineko lanei buruz galdetuko diola udalari Espazio Publikoaren, Obren eta Hiri Zerbitzuen hurrengo batzordean. Aitzole Araneta taldeko bozeramaileak esan du zinegotzi ordezkariak iaz baieztatu zuela ez zutela eraikina eraitsiko; galdetuko dio zer arrazoirengatik aldatu den udalaren jarrera.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

<em>Emakumeak abstrakziogile</em> erakusketako hainbat obra, Bilboko Guggenheim museoan. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Motibo ez-abstraktuak

Iñigo Astiz

Emakumezko artistek abstrakzioaren historian izan duten lekua aldarrikatzen duen erakusketa bat zabaldu du Bilboko Guggenheim museoak: 'Emakumeak abstrakziogile'. Guztira, 110 artistaren 400 obra baino gehiago bildu dituzte
Xabier Erkizia eta Maialen Lujanbio, atzo, Tabakalerako eskailerapean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Errealitatea, artelan bat bezala

Gorka Arrese

Maialen Lujanbiok 'Bizitza happening' soinu instalazioa paratu du Tabakalerako eskaileran
Jon Bagues, iazko urtarrilean, Eresbileko zuzendari gisa egindako azken agerraldietako batean, Donostian. ©J.C. RUIZ / FOKU

Jon Baguesi emango dio Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona saria

Ane Eslava - Itziar Ugarte Irizar

Euskal musikaren ondarearen alde eginiko lanagatik sarituko dute Eresbileko zuzendari izandakoa
Cary Joji Fukunagaren <em>No Time To Die</em> pelikulako fotograma bat. ©BERRIA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.