Albistea entzun

KRITIKA. Dantza

Askotariko Maurizia

Aukeran konpainiako dantzariak, <em>Maurizia</em> ikuskizuna entseatzen.
Aukeran konpainiako dantzariak, Maurizia ikuskizuna entseatzen. DAVID HERRANZ Tamaina handiagoan ikusi

Agus Perez -

2017ko maiatzak 2

'Maurizia'

Konpainia: Aukeran. Zuzendari artistikoa: Edu Muruamendiaraz. Taula zuzendaria: Ainhoa Aierbe. Testuak: Karmele Jaio. Koreografiak: Edu Murumendiaraz eta konpainia. Lekua: Iruñeko Gaiarre antzokia. Eguna: Apirilak 28.

Aro garaikidea, 2017. urtea. Iruñeko Gaiarre antzokia ari naiz zapaltzen lehen aldiz nire bizitza osoan. Bitxia egiten zait guztia: leihatilaren kokapena, atariaren disposizio etxekoia, komunak sotoan deskubritzea eta, nagusiki, besaulki patioa eta eszenatokia Karlos III.a kalearekiko kokapen diagonalean aurkitzea. Baina are bitxiagoa da urte hauetan guztietan ni han egon ez izana. Bilbon bizi izatearen ajeak, ziur aski.

Leihatilako andereak euskaraz hitz egin dit nik «arratsalde on» esan ostean, eta antzoki neoklasikoa egoki betetzen zuten ikusleen artean lingua navarrorum-a izan da nagusi. Ni Edu Muruamendiarazekin nuen zorra kitatzera etorri naiz, alde batetik Burnia-ren ostean ez baitut haren lanik ikusi, eta baita ere erakargarria egin baitzait Aukeran dantza taldeak Euskal Herriko hiriburuan sor zezakeen jakin-mina ikustea. Alde horretatik ikusleen harrera beroa izan da, zalantzarik gabe.

Maurizia deitzen da konpainiaren azken sorkuntza hau Maurizia Aldeiturriaga pandero jotzaileari aipu eginez. XX. mendearen hasieran Zeberion jaiotako emakume hark orduko gizarte nekazariaren aurreiritziak gainditu behar izan zituen bere senari bidea emateko ?agian Miraballeseko hari lantegi batean lan egiteak barruraino sartuko zion makinen erritmoa?, eta Muruamendiarazek haren omenezko dantza ikuskizuna paratu du, panderoak izanik eszenografia soileko zuhaitz eskematikoen fruitu sinbolikoak.

Karmele Jaioren testu poetikoak garai haietako emakumeen aieneak eta bizipozak ekarri ditu hitzetan, eta hasierako eszenan Mauriziaren figura herriarena bilakatu izana irudikatu dute dantzariek, kalitatezko argiztapenean bilduta eta Mauriziaren arropa koloretsuak guztien artean banatuz. Horrela izanik, zuriz jantzita zeudenak maistraren kolore banaz jabetu dira eta Mauriziaren figurak besteen itxura bera hartu du, herriarekin bat eginda. Hortik aurrera, aurresku kolektibo batean murgildu dira denak, mimikari lekua eginez, eskuekin irudimenezko panderoak joko balituzte bezala, eta keinu garaikide ia antzemanezinak tartekatuz oinen ariketa orbangabeen artean. Horixe da Aukeran dantza konpainiak daukan balio nagusia, eta bide horretatik ibilita asko du irabazteko euskal dantza garaikideak.

Ene irudiko, une batzuetan dantzariak ariketa gimnastikoen parametroetan geratu dira, eta mimikaren hizkera deskriptiboak ?garai bateko herri-giro bukolikoan eta gerra zein kartzela eszenetan kasu? azpia jan dio dantzak eskatzen duen tonu sublimeari. Horrek zertxobait apaldu du proposamenaren maila, baina azken eszenan izandako munduko musika askoren fusioak emanaldiaren esangura berreskuratu du, eta amaierako bis kementsuek ikusleen entusiasmoa berpiztu dute.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

<b>Finala.</b> 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, BECen. ©A. LOIOLA / FOKU

Txapelketa: zauri edo ukendu

Miren Mujika Telleria

Bilboko Bizkaia pilotalekua izango du azken geltoki Txapelketa Nagusiaren trenak. Ibilbide gorabeheratsua eginda, gaur helduko da hara. Kolpea edo poza izango da gaurko saioa bertsolarientzat, gaur erabakiko baita zein zortzi bertsolari arituko diren Nafarroa Arenako oholtzan.
Jon Sarasua idazlea, atzo, Donostian, <em>Harizko zubiak</em> liburuaren aurkezpenean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Hizkuntza lankidetzaren kontrabandoa

Jone Bastida Alzuru

Jon Sarasuak Haitira, Pernambucora, Mexikora eta Tangerrera egindako bidaietako esperientziak eta gogoetak jaso ditu liburu batean: 'Harizko zubiak'. Pamielak atera du

Iñigo Etxezarreta abeslaria <em>Guretzat</em> diskoaren aurkezpenean, atzo, Bilboko Kafe Antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Rockero izandakoen runbak

Olatz Silva Rodrigo

ETS taldeak 'Guretzat' diskoa kaleratu du. Ska eta rock doinuak alde batera utzi, eta beste hainbat musika estilo uztartu dituzte

Gartxot komikigileak sortutako <em>Barruan</em> komikiko irudietako bat. ©GARTXOT / ATARAMIÑE

Kartzelak kolpatutako literatura bat

Iñigo Astiz

2002tik 2017ra bitartean kaleratutako liburu kolektiboetako testu hautaketa bat, Jose Mari Sagardui 'Gatza'-ren memoria liburu bat, eta Gartxoten 'Barruan' komikia kaleratu ditu Ataramiñek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...