martxelo otamendi
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Metraileta soinean kalean

2020ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Beti esan da AEBak kontrasteen herria direla, hau da, asko mugitu behar izan gabe bi muturrak ikusten dituzula. Gauza bat eta justu konrakoa.

Ez al zaizue harrigarria iruditzen (paradoxikoa, ulergaitza, etsigarria, nekagarria...), Maria eta Vicent, munduko teknologia digitalaren Kapera Sistinoa dagoen estatuan, Kaliforniako Silicon Valley, hauteslekuak itxi eta 24 ordu baino gehiago pasatuta oraindik botoen %74 bakarrik zenbatuta edukitzea? Arrazoia ezin liteke izan herritar asko bizi direla estatu subirano bat balitz munduko zortzigarren potentzia izango litzatekeen estatu horretan. Munduan estatu asko daude Kaliforniak baino herritar gehiago dituztenak, eta gauean bertan zenbatzen dituzte boto guztiak.

Harrigarria da estatubatuarrek mundu erdia haiei begira jartzeko daukaten erraztasuna, baina behin hori onartuta geure aldetik, zer kostatzen zaie gauzak ondo eta azkar egitea. Eman dezatela buelta bat Cupertinotik.

Harrigarritik izugarrira. Seguru nago gure komunikabideetako irakurle askori astakeria galanta irudituko zaiela AEBetako herritarrek etxean armak edukitzeko eskubidea edukitzea. Ohituta gauzkate horretara, eta ezagunak dira jokabide horren ondorioak. Baina, hauteskunde ondorengo elkarretaratzeetan ikusi dugun legez, herritarrak metraileta soinean daukatela ateratzea kalera…

Orain arte AEBetan ikusi gabeko irudiak ari gara ikusten, eta horrek esan nahi du sektore batzuek jauzi bat ematea erabaki dutela, orain arte baino urrutiagora joatea, eta erronka botatzea erakunde publikoei. Sortzen ari den korronte hori ez bada azkar mozten, eskolen aurkako erasoetatik kaleko gerrillara igarotzeko arrisku handia dago.

Nondik hasi jarrera horiek aldatzen? Zer lan egin behar dute erakunde publikoek eta gizartearen egitura sozialek (eskolak, komunitateko buruzagiek, gizarte eragileek, komunikabideek...) eskubide hori indargabetzeko?

Lehenagotik ez dauzka nahiko defizit presidente berriak, hau eransteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.