martxelo otamendi
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Putin Diagonaleko desfilean

2020ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Orain bai, orain ez dago dudarik. Bizpahiru urte igaro dituzte iradokitzen Kataluniako prozesuaren atzean zegoena, benetako eragile eta su-emantzailea, Errusiako inteligentzia zela; ez katalan herritar koitaduaksinistuta haiek zirela gertatzen ari zenaren bultzatzaile nagusiak.

Askotan entzun dizugu esaten, Vicent, zuri eta beste askori, Kataluniako prozesuak herritarren bultzada bateratzaileari esker egin zuela aurrera, alegia, erakundeetan dauden alderdi independentziazaleen esku utzita ez zuela sekula aurrera egingo. Bada, ez, ez zen horrela izan, asteon jakin dugunez.Orain jakin dugu Errusiak plan bat zeukala Kataluniara 10.000 soldadu bidaltzekoindependentzia lortzen laguntzeko. Zer iruditzen zaizue plana, Maria eta Vicent? Ez didazue esango bikaina ez denik.

Imajinatzen ditut Generalitateko buruak Diagonalen 10.000 soldadu errusiarren eta buru nuklearra daukaten 25 koheteren desfile militarra presiditzen, Putin ondoan daukatela. Berehala hasiko ziren Bartzelonako kaleetako izenak aldatzen: Putin, Marx, Stalin, Lenin, Khrustxov, Andropov, Txernenko... Eta Massia, Spartak Mosku taldearen egoitza.

Esango didazue orain esatea erraza dela, baina nik Artur Masi beti ikusi diot tsar errusiar postkomunistaren begiratua, ez berak Cap fred, cor calent (Burua hotz, bihotza bero) liburuan eman nahi duen irudi orbangabea. Eta David Fernandez? Ikusi al duzue inor Katalunian husar errusiar baten antz handiagoa daukanik?

Irrikitan nago noiz iragarriko duen Netflixek telesail bat Armada Gorria Ampurdan tituluarekin. Gidoilariak ez zaizkio faltako ekoizleari Kataluniako auzitegietan.

Baina nola ez ote zaigu euskaldunoi horixe bera okurritu,eskutik helduta kilometrotan ibiltzea bezalako txatxukeria egin beharrean Kremlinera deitu eta, gure orografia kontuan hartuta, 10.000 barik 20.000 soldaduren esku hartzea eskatzea. Zertan aritu ote dira Gure Esku Dago-ko akolito horiek urte hauetan? Ez dugu ikasten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.