Albistea entzun

Urmuga

Hegan egiteko beste modua

Hilabete luzetako prestakizunen ondoren, iritsi da Urmuga proiektua abian jartzeko eguna. Angulo mendatean elkartu dira mendizale, musikari eta antolatzaileak hasiera ekitaldi xumea egiteko.
Mendizale taldea Iturrigorrin.
Mendizale taldea Iturrigorrin. JOXEMI SAIZAR Tamaina handiagoan ikusi

Joxemi Saizar -

2020ko uztailak 16

Migel Zeberio Et Incarnatus orkestrako zuzendariak Nafarroako Gorteen ereserkia txistuz jo, hitz batzuk esan, Guillermo Olmok okasiorako egindako eskultura-lekukoan Harkaitz Canoren mezua eta Nerbioiko ura sartu, eta hasi da oinez Urmugako taldea, Felipe Uriarte gidari dutela, proiektu berri guztiek ematen duten indarra, ilusioa eta urduritasun punttuarekin. Izan ere, asteartean abiatu zen Urmuga, Euskal Herria mendebaldetik ekialdera zeharkatuko duen ekinaldia.

Hasiera lasaia izan da, Mandagoan zerbait jan, oso goiz jaiki baitira gaur gehienak, eta Piedra Picada goi lautadan zaldiak eta behiak izan dira aurkitutako kide bakarrak. Iturrigorrira iritsitakoan aurkitu dituzte lehen pertsonak, ibilbideko lehen tontorrean. Artistak zain dira beheraxeago, Ponata paraje ederrean, eta iritsi bezain pronto hasi da Amaia Elizaran dantzan, Xabier Zeberioren soinu bereziekin, Out lana eskainiz. Garazi Egiguren dantzariaren txanda etorri da gero, Flavio Banterlak ahotsa eta gitarra jarriz. Jarraian, bere jaioterri Veronako Arena anfiteatro ospetsua ekarri du gogora Verdiren Aida obraren bertsio partikularra eskainiz, Et Incarnatus laukotearekin. Maider Zabalegi kantaria elkartu zaio gero, laukotearen laguntza «hegan egiteko beste modua» dela adieraziz, lehen kontzertu eder horri amaiera emateko. Entzule mordoa bildu da, eta emanaldia gustukoa izan dutela erakutsi dute.

Ikuskizunarekin eta janariarekin berrindartuta, etaparen amaierari ekin diote gainez gain, Bedarbide, Solaiera eta Txolopeko gailurrak pasatuz, Garobel mendilerroko balkoi naturala, Aiara eta Arrastaria ibarren gainetik. Beste aldean gelditzen dira Losa haranean, Burgosen. Txarlazora iritsi aurretik, behealdera jo dute, Antigua santutegira eta Urduñara, gaurko helmuga: Bizkaiko hiri bakarra, jauretxe dotorekoa, Arabak eta Burgosek inguratua.

Lehen eguna borobiltzeko, Euskal Sagardoak eskainitako dastaketa izan da, euskal gaztekin. Egoera berezi honetan mendira jo dute. Musikaren laguntzaz. Biziari kantua da hau.

BIHARKO ETAPA:

4. Etapa: Barazar-Urkiola (Uztailak 17). 10 km; 513 m igo, 404 m jaitsi; 4 ordu; Urkiola parke naturala, Altungana, Saibi, Dimako mendatea, Arginsolis, Pagobakar pasatuz.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©EZEZAGUNA / EZEZAGUNA

Iruindarren euritakoak dantzan

Itsaso Jauregi

Iruñean San Saturnino eguna ospatu dute, aterkien azpian. Erraldoirik eta prozesiorik gabeko hirugarren urtea izan da herritarrentzat, baina euriaren azpian kantuan jarraitu dute.
Ezkerretik eskuinera: Ane Garai eta Maialen Oleaga. ©BERRIA

'Kuirpunk' doinuen eztanda

Unai Etxenausia

Perlata eta La Soga del Muerto taldeetako partaideek dena ematen dute oholtzara igotzen diren bakoitzean. Argi daukate jotzeak ematen dien askatasunaz bizi behar dituztela kontzertuak, beti arduraz bizi beharrean.
 ©BERRIA

«Urtubiaren gertukoei gustatu zaie filma»

Urtzi Urkizu

Netflixek Lucio Urtubiaren bizitzari buruzko filma estreinatuko du gaur: 'Un hombre de acción'. Amezkua da gidoilaria, eta azaldu du Urtubiaren bizitzeko moduari eta pentsamenduari fidelak izatea funtsezkoa zela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.