HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Hanka, moko eta buztan. Animaliekin dantzan'

Asaba zaharren baratzea

Idazlea: Xabier Olaso. Ilustratzailea: Sandra Garayoa. Argitaletxea: Ikaselkar.

2022ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Tradiziorik zaharrenen artean dugu euskal ahozko testuak biltzea eta zabaltzea. Cerquand, Barbier, Ariztia, Azkue edota Barandiaran aritu ziren etxez etxe, ezin konta ahala elkarrizketak egiten, euskararen geografian barrena, usadioak, kantak eta kontuak biltzen. Garai haiek pasatu dira. Duela ia berrehun urte jaiotakoek esan zizkietenak, ordea, gordeak dira.

XX. mende osoa altxor etnografiko hura miresten pasatu dugu, antigoaleko argazkiak balira bezala begiratzen. Akordatu gabe haiek liburuetatik atera eta bizi berria eman behar geniela.

Zorionez, azken hamarraldi hauetan irakasleen artean lan handiak egin dira, altxor haiek gozatzeko gehiago (Anje Duhalde gogoan) hainbeste maitatzen aritu gabe.

Fruituak nonahi, idazleek ere ekarpen handiak egin dituzte, hala Lertxundi eta Zubizarretak euren 80 hamarraldiko testuliburuetan nola ondorengo Igerabidez Etxaniz eta Olasoren ekarpen berriagoetan.

Testuinguru honetan kokatzen da Hanka, moko eta buztan. Ahotik belarrira gozatzeko piezaz beteriko liburua, asmakizun, aho-korapilo eta ipuininiekin. Asko-askotan asaba zaharren mintzo eta gogoa islatzen duten perlatxo hauekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.