AEK-k 88 ekitaldi egingo ditu gaur eguerdian

2021eko martxoaren 28a
00:00
Entzun
AEK-k 88 ekitaldi antolatu ditu gaur eguerdirako, Euskal Herriko lurralde guztietan banatuta. Korrika egin izan balitz, gaur amaituko zen euskararen aldeko lasterketa, eta milaka euskaltzalek atxikimendua adieraziko zioten euskaltegien sareari.AEKrentzako finantzaketa iturri garrantzitsua da Korrika, eta ez egiteak «kolpe itzela» eragin dio: ikasturteari aurre egiteko, zorpetu egin behar izan du. Galera hori ahal bezainbeste leuntzeko, herritarren diru ekarpenak jasotzeko kanpaina bat abiatu zuten otsailean: Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izena du dinamikak, eta AEKren webgunean egin daitezke ekarpen ekonomikoak.

«Ekitaldi xumeak» egingo dituzte 12:00etan Euskal Herriko plazetan, «unean uneko osasun neurrietara egokitutakoak». AEKren mezua irakurtzeaz aparte, bi abesti entzungo dira: Euskal Herrian euskaraz kantua, batetik, eta gaurko egunerako sortutako Lekukoa mingainean bertso-rapa, bestetik. Alizia Iribarren koordinatzaile nagusia Iruñeko ekitaldian egongo da. Gainerakoak non izango diren jakiteko, AEKren atarian kontsulta egin daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.