SELEKTIBITATEA

2015eko urriaren 4a
00:00
Entzun
Euskara eta gaztelania probak ez dira parekoak EHU Euskal Herriko Unibertsitateko hautaproban. Euskara mailaren adibide da. Amaia Zarraga EHUko Gradu Ikasketen errektoreordeak dio EHUko kide batek eta Jaurlaritzako batek prestatzen dituztela, «curriculumaren arabera». Euskarako batez besteko nota 8,2 da; gaztelaniakoa, 6.

EUSKARA

Irakurmena. Testu bat irakurri, eta hari buruzko hiru ariketa egin. Lehenik, lau galdera erantzutea edo hamar esaldi egia edo gezurra diren zehaztea; bigarrenik, gaia zein den hautatzea, lau aukerako test batean; hirugarrenik, testuaren laburpena egitea, edo ideia nagusiak eta bigarren mailakoak azaltzea.

Hizkuntza. Bi aukera: testuan ageri diren lau esaldiren esanahia azaltzea edo definizio batzuei dagozkien hitzak aurkitzea aztergai duten testuan —esate baterako hau: «Adin bertsua duten pertsonen multzoa», testuan belaunaldi hitza ageri delarik—.

Idazlana. Gutxienez 200 hitz dituen idazlan bat egitea —gutun bat edo aldizkari baterako artikulu bat, esaterako—, gai orokor baten inguruan —gazteak eta ikasketak, esate baterako—.

GAZTELANIA

Irakurmena. Testu baten laburpena egin, eta gaia zehaztu. Testua sailkatu tipologiaren, erabilera eremuaren eta generoaren arabera, modu justifikatuan. Testua aztertu, bi aukera emanda: modalizazio prozedurak aztertu, adibideak emanez; edo subjektibitatea adierazten duten hizkuntza elementuak azaldu.

Idazlana. Aztergai den testuko zati bati buruzko idazlana egin, «alde edo aurka argudiatuz, hizkuntza adierazpide egokiekin, koherentziaz eta kohesioz, lexiko aberatsez, sintaxi askotarikoz eta ortografia zuzenez».

Literatura. Obra baten pasarte batekin —Barojarenak eta Garcia Lorcarenak sartu izan dira—, bi ariketa: zein obratakoa den identifikatu eta esanahia azaldu, eta lan hori testuinguru sozial, kultural eta literarioan kokatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.