Subiranistek bizkarra eman diote PSCri

2021eko otsailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Alderdi independentistek ez dute koalizioa osatzeko akordiorik egingo Salvador Illa hautagai sozialistarekin, bozetako emaitza edozein dela ere; hala adostu zuten herenegun gauean zabaldutako idatzi batean. Akordioa ez dute bultzatu alderdiek eurek, nahiz eta sinatu duten. Catalans Per La Independencia mugimenduak sustatu du, eta Junts Per Catalunyak, ERCk, PDeCATek eta CUPek babestu.

CDR errepublikaren defentsarako batzordeek, berriz, alderdi subiranisten aldeko botoa eskatu zuten atzo, argudiatuta hori dela modu bakarra «Katalunia independente bat» lortzeko. Hori bai, ohartarazi zuten eurena ez dela «txeke zuri bat», eta, beraz, «independentziarekiko konpromisoa eta zorroztasuna» eskatu zieten alderdi horiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.