ESKAERAK

2019ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Mugimendu feministak 28 aldarrikapen egin ditu grebarako. Hauek batzuk:

Enplegua. Enplegu duinak, eta soldata arrakala desagerraraztea. Etxeko enpleguaren balioa aitortzea. Gutxienez 1.080 euroko pentsioak andreentzat. Emakume nekazarien estatutua garatzea.

Zaintza. Zerbitzu sozial, publiko, doako eta unibertsala.

Indarkeria matxista. Genero Indarkeriaren Legea zabaltzea, bikote harremanez kanpoko indarkeria matxistak eta LGTBIQ+fobiaren adierazpenak jasotzeko. Indarkeria matxistaren alorrean, emakumeak berriz biktimizatzen dituzten prozedurak kentzea. Indarkeria matxistari aurre egiteko baliabide integralak bermatzea.

Ekonomia. Aintzat hartzea familian oinarritzen ez diren antolaketak. Merkataritza askeko nazioarteko itunak indargabetzea.

Aniztasuna. Transexualitatea despatologizatzea. Emakume elbarrien errealitatea bistaratzea eta baliabideak jartzea.

Arrazakeria. Erroldatzea erraztea, osasun eta hezkuntza sistemarako sarbidea bermatzea, etxebizitza eskubidea bermatzea... Atzerritarren Legea indargabetzea, migrazio politikak aldatzea, mugak irekitzea eta etorkinen zentroak ixtea.

Euskal Herria. Euskararen ofizialtasuna eta normalizazioa. Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea, eta emakume presoen bakartze hirukoitza desagerraraztea. «Lurra suntsitzen duten» proiektu txikitzaileak baztertzea: erraustegia, frackinga eta AHTa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.