Albistea entzun

Donostiako 66. Zinemaldia. Kritika. Sail Ofiziala

Formalismo hutsa

Thrillerraren eremuan sartu da Brillante Mendoza.
Thrillerraren eremuan sartu da Brillante Mendoza. DONOSTIAKO ZINEMALDIA Tamaina handiagoan ikusi

Gontzal Agote -

2018ko irailak 25

'Alpha, The Right to Kill'

Zuzendaria: Brillante Mendoza. Herrialdea: Filipinak. Iraupena: 100 minutu.

Bi ideia nagusi azpimarratu nahi ditu Alpha, The Right To Kill pelikulak. Batetik, drogen aurkako borrokan ustelkeria poliziala guztiz hedatua dagoela, eta, bestetik, alferrik ari direla agintariak bide polizialetik, burua ebakitzen dioten bakoitzean berehala berri bat sortzen zaiolako piztiari.

Hau guztia Filipinetan gaia pil-pilean dagoenean, Rodrigo Duterte presidenteak gurutzada bat abiatu baitu narkotrafikoaren kontra, eta giza eskubideen urraketen inguruko salaketak ugaritu direnean. Testuinguru horretan, gaiaren gainean film bat egiteari ezin zaio leporatu gaurkotasunari lotuta ez egotea, zinemak urgentzia baitu inguruan gertatzen ari dena salatzeko.

Arazoa da bi ideia horiek behin adierazita pelikula horretan agortzen dela, azpimarraketaren erruz istorioa errepikakorra eta aspergarria bihurtzen baita.

Zinemaldi inportanteenetako kuttuna da Mendoza, bere film errealistek oso harrera ona izan dute. Hemen ere, filmatzeko modu zuzena erabili du, urduriak dira kameraren mugimenduak eta enkoadreak, sinesgarriak pertsonaiak, karrikak eta etxeak benetakoak sentitzen dira, giroan murgilaraztea lortuko du zuzendariak, artifiziorik gabe.

Baina hori ez da aski pelikula salbatzeko, formarekin batera inportantea baita kontatzeko dagoen hori, eta kasu honetan lehenengo minutuetan —ia himnoa jotzen duen mementotik— amaituko da Mendozak esateko zuena.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ezker-eskuin, Oriol Roch, Robert Treviño eta Bingen Zupiria, atzo, Euskadiko Orkestrak Donostian duen egoitza nagusian. ©JON URBE / FOKU

Artea, gizakia eraldatzeko tresna

Miren Mujika Telleria

«Sona handiko» zuzendariak izango dira Euskadiko Orkestraren 2023-2024ko denboraldian. Denera, 50 kontzertu emango ditu Euskal Herrian. 2024ko otsailean, kontzertu bira bat egingo dute Austrian
Uxue Razkin Ereineko editorea eta Jon Alonso idazle, itzultzaile eta liburuko hitzaurrearen autorea. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

'Hamabost egun Urgainen' nobela beltza argitaratu dute berriro

Iraia Vieira Gil

Gaur egungo irakurleek uler dezaten kaleratu dute Jose Antonio Loidiren lanaren bertsio berria. Jon Alonsok idatzi du hitzaurrea

Getxoko hiru espaziotan daude ikusgai erakusketak. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Getxophoto jaialdiak etena aldarrikatuko du, gaurtik hilaren 25era bitartean

Erredakzioa

Hainbat herrialdetako 22 sortzailek beren lanak erakutsiko dituzte beste horrenbeste erakusketatan. Aire zabalean ikusi ahalko dira gehienak
Eztena jaialdiaren antolatzaile taldeko zenbait kide, gaur, Donostian. ©Maialen Andres / Foku

Eztena antzerki jaialdia kaletartuta eta gaztetuta dator

Andoni Imaz

Ekainaren 9an, 10ean eta 11n egingo dute Eztena antzerki jaialdia, Errenterian. Kalea kontzeptuaren inguruan osatu dute egitaraua.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.