Tramitazioa hasteko, alderdiek adituen agerraldiak eskatu dituzte

Edurne Begiristain.
2018ko irailaren 19a
00:00
Entzun
EAEko Polizia Legearen proiektuaren tramitazioa aurki jarriko dute martxan Eusko Legebiltzarrean. Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak agerraldia eskatu du jada egitasmoari buruzko azalpenak emateko, etajoan den asteartean epea amaitu zen taldeek lege proiektua aztertu eta eztabaidatuko duen batzordean adituen agerraldiak eskatzeko. EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk egin dituzte agerraldi eskaerak.

EH Bilduk hamar agerraldi hauek eskatu ditu: John Finnie Eskoziako Alderdi Berdeko parlamentaria eta Eskoziako polizia buru ohia; Sabina Puig Torturaren Prebentziorako Kataluniako mekanismoko kidea; Carlos Hernandez Torturaren Prebentziorako Euskal Herriko Koordinakundeko kidea; Oscar Padura abokatua; Aitzol Osa udaltzaina; Natxo Urkixo Laudioko alkatea; Txingudi Ikastola; eta Ertzain Abertzaleen Elkartea. Elkarrekin Podemosek, berriz, lau agerraldi eskatu ditu: Angels Bosch EuroCop-eko presidentea, Lohitzune Zuloaga soziologoa, Maria Eugenia Rodriguez Palop jurista eta Arartekoa.

PPk, bestalde, zazpi polizia elkarte deitu ditu batzordera: Erne, Sipe, Euspel, ELA-Ertzaintza, Esan, AAE Euskadiko Aguazilen Elkartea eta SVPE Polizia eta Larrialdietarako Sindikatua.

EH Bildu, aurka

IƱigo Urkulluren gobernuak legealdi honetan onartu nahi du EAEko Polizia lege berria, lege egutegiak jasotzen duenez. Urtebete geratzen da legealdia amaitzeko, eta, nahi izanez gero, denbora egon badago tramitatzeko. Arazoa, baina, bestelakoa izan liteke: PPko legebiltzarkideen babesa urrun izanik, EAJk eta PSEk EH Bilduren edo Elkarrekin Podemosen botoak beharko dituzte legea onartzeko. BERRIAk jakin duenez, EH Bilduk ez du proiektua babestuko, oso kritiko baitago Segurtasun sailak proposatzen duen polizia ereduarekin. Baliteke, beraz, azken hitza Elkarrekin Podemosen esku egotea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.