Meriamek irmotasuna erakusten du, baina larri-larri dabiltzan emakume askoren izenean hitz egiten du eta borrokatzen da: «Emakume migranteek familiaren etxea ere ez dugu». Filipinarra da, eta urteak eman ditu Libanon; Etxeko Langile Migratzaileen Aliantzaren buru da, hainbat emakumek beren eskubideen alde borrokatzeko sortutako talde baten buru, beraz. Adierazi duenez, orain zaila baino zailagoa da janaria erostea eta sakelako telefonoan Internet izatea —ezinbestekoa sorterrikoekin harremanetan egoteko—. Arrunt zaila zaie, era berean, emakumeen higienerako produktuak lortzea: «Nola izango dute halakoak erosteko modurik?».
Libanoko klase ertaina desagertu izanak ondorioak ditu emakumezko langileen duintasunean; izan ere, lana galtzen dute askotan, eta, azkenean, hamar bat emakumek pilatuta bizi behar izaten dute etxe edo gela batean. «Horretan aritzen gara gu», aldarrikatu du Meriamek: «Sarerik ez duten emakumeei laguntzen saiatzen gara».
Libano. Krisi ekonomikoa
Meriam: «Emakume askok ezin dituzte erosi hilekorako produktuak»

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu