HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Barruko leihoa'

Boro, boro, borobila, ia

2016ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Idazlea: Pello Añorga.Ilustratzailea: Jokin Mitxelena. Argitaletxea: Pamiela.

Barruko leihotik/ sartu da ekia/ bihotza jaikita/ zabal begia». Hala dio Ekia aletxoak, izenburuari erreferentzia egiten dion lau poemetako batek.

Zazpi ataletan banatuta dago, baina gaiak ez dira atalak bezainbeste. Arestian aipatu lau poematxoen gaiek, barruko leihoa irudikatzen ari diren horienak, atalek baino hobeto banatzen dute liburua: natura, landareak, animaliak eta hitza.

Salbuespenak salbu, aurkituko dugun poema moldea ere irudikatzen dute: lau lerrokoa, errimari eta erritmoari lehentasunez atxikia, ideia konplexuak (ez beti) irudi sinpleen bidez azaltzen. Emaitza, halakoa da, jostalaria ideiekin bezainbat hizkuntzarekin, mendizalea irudietan, laburrean sinplea (sinpleegia, batzuetan?), herabea sentimenduetan eta pentsamoldeetan. Ahozkotik gertu, boz gora irakurtzeko aproposak dirudite.

Ezin aipatu gabe utzi ilustrazioek duten indarra, sarri ondoan dituzten poemak baino indar poetiko handiagoa erakusten dutela iruditu zait niri. Badaitort, liburua zabaldu eta han azaltzen zaigun paisaiari so eman dudan denbora neurtzeko erlojurik ez da sortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.