Albistea entzun

«Egon da iruzur instituzional bat»

Maribel Castello. Irungo Udalean EAko zinegotzi 1996an, aldarri parekidearekin bat egin zuten agintari bakanen taldean egon zen; oztopo asko izan ditu, baina irmo jarraitu du.
MAIALEN ANDRES / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

A. Iraola -

2021eko irailak 7 - Irun

Eusko Alkartasuna EAko zinegotzia zen 1996an Maribel Castello (Irun, 1954) Irungo Udalean, Kultura arloko alkateordea, eta gobernu batzordeko kidea. Hasieratik jarri zen alardean parte hartzeko eskea egin zuten andreen alde. «Areago, udal ordezkari nintzen heinean, Alardearen Juntako kidea ere banintzen, eta konpromisoa hartu nuen eskea hara eramateko». Oso herabeak izan ziren ordura arte aldarri parekidearen aldeko eskeak, eta ezinegona antzeman zuen hiriko eragile atzerakoienetan berehala eskari haren inguruan. Ez zen agertu, ordea, gero ikusi zen herra. «Gaiari buruz egin zen lehen udalbatzarrean ez nuen ikusi halako jarrera kontrako argia ere». Aurrerago, egoera «erradikalizatzen» ikusi zuen, eta ondo ulertu du zergatik: «Alardeak, finean, gizartean herritar bakoitzak duen boterea erakusten du. Eta alardea beti izan da koto oso hertsia; gizonek nahieran jardun ahal izan dute han, eta ukiezinak sentitzen ziren». Aurki «tradizioan» oinarritutako argudioak heldu ziren herrian hain irmo errotutako botere eremu horietatik. «Alardeko ordezkariek argi esan zuten: auzitegiek hori eskubide bat zela esaten ez zuten bitartean ez zutela deus ere egingo. Eta talde politikoak orduan hasi ziren izutzen». Kalera ere heldu zen giro nahasia, eta andreen eskearen inguruan ez zen gehiengorik batu. «Horren atzeko motiboa zera izan zen, ez zela jarrera politiko argirik egon. Zenbaitek izan genuen jarrera garbia, baina udalek, oro har, ez zuten esan: 'Hau eskubide bat da'. Politikak izan behar duen izaera zibikoak egin zuen kale».

Hautu parekidearen aldekoak nolabaiteko «apartheid» batera bultzatu zituztela gogoratu du, eta gero heldu zirela bortxa eta jazarpena bere gordinean. «Talde politikoek, izututa, zera egin zuten: mahai batean eseri beharrean, errealitate hori hor zegoela onartu beharrean, populismo atzerakoienenan sartu ziren; atzean zegoen botoak galtzeko beldurra, edo kargu politikoak kolokan ikustekoa». Arrakalak talde guztietan izan zirela esan du, baina argiro, EAJk eta PSE-EEk izan dituztela jarrera irmoenak aldarri parekidearen kontra —izan ziren salbuespen bakan batzuk talde horietan—. «Nik ere arazoak izan nituen EAn. Legealdi horren amaieran utzi egin nuen alderdia». Harridura eta mina sentitu ditu agintarien jarrerari so: «Alderdien artean lehia antzeko bat hasi zen, bazterketa irmoago nork defendatzen zuen erakusteko». Urtero Emakunde eta Arartekoa ikusi ditu, andreen babesle, baina deus konpondu ezinik: «Iruzur instituzional bat egon da gai honetan».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat Donostian, artxiboko irudian ©Gorka Rubio/ Foku

Gizonezko bat atxilotu dute Donostian, sexu eraso bat egitea egotzita

Berria

Emakume bati ukituak egitea leporatuta atzeman du Ertzaintzak.

Ganaltoko gurutzea, iazko ekanean eraitsi baino lehen ©Basotxerri (Wikipedia)

Olarizuko gurutzearen eraisketari buruzko ikerketa berriz irekitzeko agindu du Arabako Auzitegiak

Berria

Auzitegiak aintzat hartu du Abogados Cristianos elkarteak auzia artxibatzeari jarritako helegitea. Ezezagun batzuek eraitsi zuten gurutzea, iazko ekainean.

Gaur goizean egin dute aurkezpena Bilbon ©Oskar Matxin Edesa / FOKU

Ikastetxean ezkaratza eraikitzeko eskatu diote hamazazpi eskolak Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari

Javi West Larrañaga

Sare publikoko eskolen herenek bakarrik daukate sukaldea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Justizia administrazioko letraduek togak eskegi zituzten Gasteizko epaitegian protesta gisa ©L. Rico / EFE

Letraduek bertan behera utzi dute greba, hileko 450 euroko soldata igoera onartuta

Berria

Espainiako Justizia Administrazioaren menpeko letraduak urtarrilaren 24tik ari ziren greban Hego Euskal Herrian.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.