Albistea entzun

ILDOAK

Berria -

2014ko urriak 5

Udalbiltzak Uztaritzen egindako batzarrak honako ildo hauek onartu ditu urte politiko berrirako:

Lurraldeen eta herritarren kohesioa

Udalbiltzak dio bere «zeregina Euskal Herria eraikitzea eta sarea ehuntzea» dela. «Lurralde eta herritar guztien arteko kohesioa eta lankidetza bultzatzeko konpromisoa» berretsi du, «errealitate desberdinen ezagutza sakontzeko eta ideia eta egitasmoen trukea sustatzeko».

Senidetzeak (Hurbiltzen programa). Udalerrien arteko senidetzeak bultzatzen jarraituko du, Hurbiltzen programa abian jarrita. «Senidetzeei nazio mailako dimentsio politikoa eman nahi diegu, nazio eraikuntzan txertatuz». Esperientzien bilduma osatuko du.

Aniztasuna. Euskal Herri Anitzarentzat Adostasunak ekinbidea sustatzeko, sakondu egin nahi du EH 11 Kolore elkartearekin duen lankidetza.

Udalerrien arteko ezagutza

Herrietako errealitatea ahal den ondoen ezagutarazi nahian, Euskal Herriari Begira proiektua sendotzeko asmoa du, Interneteko ataria garatuta (Udalbiltza.eus-en barruan da), udal esparruko gaiei buruzko txostenak egiten hasita eta nazio ikuspegitik udalerrientzat zerbitzu gehiago eskainita.

Eskualde baztertuenen garapena

Udalbiltzaren arabera, «mendeetan menpekotasunezko politika desegokien eraginez» iparra-hegoa, kostaldea-barnealdea eta hirigunea-landa eremuak sortu eta «desoreka handiak» agertu dira, eta haren xedea errealitatea ezagutzea eta nazio mailako barne elkartasuna baliatuz kohesioa sustatzen segitzea da. Horregatik jarri zuen abian iazko ekainean Euskal Herriko Garapen eta Kohesio Funtsa.

Pirinioak. Egitasmo haren barruan aurten proiektu bat sortu zuen urte hasieran: Euskal Pirinioetan Lan eta Bizi. Lantzen segituko du, «hango eskualdeen etorkizuna bermatzeko biderik egokiena mugaz gaindiko lankidetza delako». Nafarroako ipar-ekialdeko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako 103 herri hartzen ditu proiektuak, garapen soziala eta ekonomikoa sustatzeko. Deialdia eginda, 66 proiektu jaso zituen Udalbiltzak, eta haietako 19rentzat diru laguntzak banatu zituen ekainean.

Ikerbiltza programa. Urte politikoaren amaieran Ikerbiltza programa abian jartzea aurreikusten du. Unibertsitateekin hitzarmenak eginda, ikasleek, beka bidez, aukera izango dute udalerrietan ikerketa proiektuak egiten hasteko energia eta elikadura burujabetza, ingurumena, garapen orekatua, gizarte eta lurralde kohesioa, nazio eraikuntza, kultura, kirola edo komunikazioari buruz.

Nazio Eraikuntzaren Behatokia. Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarrak jakinarazi du multimedia proiektu bat bultzatzen ari dela: Nazio Eraikuntzaren Behatokia. Euskal Herriari begira ataria, Norabidea bloga, nazio eraikuntzaren inguruko berrien jarioa eta Ikerbiltza programa bilduko ditu.

Erri Gora. Babes instituzionala emango dio Erri Gora elkarteari. Elikadura burujabetza, nazio auzolana eta eremu ez-ofizialetan euskara bultzatzen ditu. «Elkarlan praktikoa» lortu nahi du harekin.

Euskara eta euskal kultura

Euskal Herria Sendotzen programaren bitartez, «indartu» egingo ditu euskararen eta euskal kulturaren alde lan egiten duten entitateekin hitzarmenak. «Euskara ofiziala ez den eremuetan euskarazko hezkuntza sustatzea eta euskaraz bizi ahal izateko aukera benetakoa izan dadin, euskararen erabilera bultzatzea izango da lehentasuna», dio plangintzak.

Ikurrak

Udalbiltzak joan den otsailean Euskal Herritarrak Gara programa onartu zuen, «Euskal Herriaren nazio izaeraren aitorpena lortzeko» tresna gisa. Euskal Herria markaren eta euskal ikurren erabilera hedatzen jarraituko du, bereziki udaletxeetan eta udalen bidez. Kirol selekzio ofizialaren alde ere ariko da, sostengua emanda.

Nazioartea

Euskal Herriko erakundeak uste du Eskoziako eta Kataluniako prozesuekin «bide bat ireki» zaiela Europako estaturik gabeko nazioei, «erabakitzeko eskubidea baliatzeko». «Arretaz» segituko du Kataluniakoa, AMI udalen elkartearekin duen harremana sendotuta; haren bisita jasoko du urrian, Udalbiltzak Kataluniako prozesuari sostengua emateko egingo dituen ekitaldietan parte hartzeko. «Euskal Herriak ere tren hori har dezan lanean jarraituko dugu».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

HELDU DA PORTURA

Sarek bukatutzat eman du euskal presoei ezarritako sakabanaketa politika

Iosu Alberdi

Espainiako Espetxe Erakundeek iragarri dute Asier Borrero, Gregorio Eskudero, Faustino Marcos, Garikoitz Etxeberria eta Irantzu Gallastegi presoak Euskal Herriratuko dituztela.

Herrera de La Manchako espetxera eginiko martxa, 1984an. Orduan izan ziren lehenengo martxak. / ©BERRIA

Espetxe politika tresna gisa

Gotzon Hermosilla

Motibazio politikoko euskal presoak Euskal Herritik urrun atxikitzea ohikoa izan da trantsiziotik; 1988an ezarritako sakabanatze politikak muturrera eraman zuen hori.

2015eko azaroaren 5ean, legelari eta abokatu talde batek presoen eskubideen aldeko adierazpena egin zuen. ©Marisol Ramirez / FOKU

Murru baten aurkako talka juridikoa

Joxerra Senar

Presoak senideengandik gertu egoteko eskubidea defenditu dute abokatuek, urruntze politika auzitan jartzeko bataila juridikoan.

Mirentxinen furgonetetako bat, 2020ko urrian, euskal presoei bisita egiteko bidaian. 7 ©Nagore Arin

Etxerat: «Amaitu da izugarrizko sufrimendua eragin duen aro luze eta latz hau»

Berria

Madrilek sakabanaketari amaiera emango diola iragarri eta berehala iritsi dira erreakzioak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...