Miguel Muñoaren «kategoriazko» eskolaren gomuta

2014ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Atzoko ekitaldian gogora ekarri zuten Miguel Muñoak (1868, Donostia-1953, Donibane Lohizune, Lapurdi) 1914. urtean Donostian abian jarritako ikastetxea —eskolak euskaraz eman zituen lehena: Euskal Ikastetxea—, ikastolen ernamuina huraxeizan zela oroitarazita. Aitzindaria izan zen; doan jasotzen zituzten eskolak neska-mutilek, euskaraz, eta eredu pedagogiko berritzaileekin. Gogora ekarri zituzten han ikasle jardundako hainbat lagunen testigantzak: «Kategoriazko eskola zen hura». Donostiako eraikin bakar bateanxume hasi, eta hazi egin zen berehala, baita hedatu ere. Negozioetan dirua egindako gizona zen Muñoa, euskaltzale sutsua, eta baliabide asko eman zituen eskolarako. 1936ko gerrak eten zuen, ordea, lana. Baina laga zuen kimurik: urte batzuk geroago Elbira Zipitriak, Euskal Ikastetxean maistra aritutakoa bera, berriro ekin zion lanari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.