HILBERRIA. Hilaree Nelson

Eskiatzaile eta alpinista onenetakoa

BERRIA.
Julen Otaegi Leonet.
2022ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Hilaree Nelson eskiatzaile eta alpinista estatubatuarra hilda aurkitu zuten herenegun, Manaslun (8.163 metro). Nelson astelehenean heldu zen tontorrera, eta, handik eskiz jaisten ari zela, mendi hegalean erori zen, 6.000 metroko garaieran. Ordutik desagertuta zegoen. Besteak beste eguraldi txarrak erreskatea zaildu zuen. Jim Morrison alpinistarekin batera igo zen Nelson Manaslura (haren senarra zen). Azkenean, herenegun, Morrison eta hiru xerpa helikoptero batekin gerturatu ziren Nelson erori zen ingurura. Goizaldean topatu zuten haren hilotza, elur azpian. 49 urte zituen.

Ibilbide oparoa zuen. 2005ean Cho Oyu (Himalaia, 8.201 metro) igo zuen, oxigenoaren laguntzarik gabe; ondoren, eskiz jaitsi zuen. 2012an ere Himalaiara itzuli zen, eta 24 ordu baino gutxiagoan Everest eta Lhotse tontorretara heldu zen (8.848 eta 8.516 metro, hurrenez hurren). Marka hori hautsi zuen lehen emakumea izan zen.

Dena dela, haren izena Lhotse mendiari lotuta geratuko da. 2018an, Nelson eta Morrison Lhotse tontorretik beheraino jaitsi ziren eskiz; hala egiten lehenak izan ziren. Dream Line gisa izendatu zuten biek ala biek egindako ibilbidea (ametsetako lerroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.