Albistea entzun

KRITIKA. Musika

Bernstein zatikatua

Jesus Mari Begoña -

2018ko ekainak 24

'I Hate Music'

Egitaraua: Leonard Bernsteinen lanak. Ahots bakarlaria: Ainhoa Arteta. Musika zuzendaria: Karl-Heinz Steffens. Piano bakarlaria: Michal Friedlander. Piano laguntzailea: Ruben F. Aguirre. Orkestra: BOS. Abesbatza: Bilboko Koral Elkartea. Lekua: Bilboko Arriaga antzokia. Eguna: Ekainak 21.

Baliabide handiak mugiarazi ditu Arriaga udal antzokiak Leonard Bernsteinen mota askotako lanak eskaintzeko —gehienak gutxi ezagutuak— denboraldiaren amaieran. Izan ere, Bernstein izan da XX. mendean AEBek kultura mailan izan duen pertsonaiarik garrantzitsuenetarikoa. Ukrainako sendi judu migratu batekoa izanik, bere nortasuna eta obra alde anitzekoak izango dira. Polifazetiko eta bakezalea, estilo eta eduki desberdinetan lan musikalak asmatuko ditu, herri musikatik klasikoraino, jazzetik igaro eta gero. Beraz, Arriaga antzokiaren asmo baliotsua unibertso horren erakustaldi mugatua ematea izan da, 1944tik 1988rartekoa. Baina egitarau eklektiko honetan, pisua dauka bere 2. sinfoniak —piano eta orkestrarako musika—, W.H. Audenen The Age of Ansiety poeman oinarritutakoa, hiru zatitan banatua dagoena. Eta hortxe zegoen koska. Kontzertu klasikoan, osotasunean ematen den lan instrumentala ezin da nahi duzunean hiru zatitan moztu, eta tartean ama desberdinen abestiak sartu egile berarenak izanda ere. Esaterako, Beethovenen edozein sinfoniaren tarteetan haren opera zatiak indarrez sartzea irudikaezina litzateke. Bada, horrela egin zuen programatzaileak: sinfoniaren sarrerari —The Seven Ages ilun eta metafisikoa— jarraian zetorren diskurtsoa moztu, eta music hall-eko dantza sartu zuen, argitasun handiaren eta petardoen artean... gehiegi iruditu zaigu! Horren atzetik etorri ziren mota guztietako abestiak: Ainhoa Artetak irregular abestu zuen I feel Pretty Bilboko Koral Elkartearekin batera. Gero, sopranoak, Ruben Fernandez Agirre piano laguntzaile zehatz eta entregatuarekin, Dream With Me polita, Welcome Home... eta My House gustuz abestu zituen. 2. sinfoniaren 2. saila (The Seven Stages) eder jo zuten BOSek eta Michal Friedlander pianistak — «ametsen odisea» egilearen hitzetan—, eta noski, aurreko abestien beste muturrean egon ziren. Horren atzetik tartekatu zituzten Mass-en abestiak. Arteta erakargarri Thank You orkestrarekin batera abestu zuenean, eta Bilboko Korala sinesgarri Gloria-n. 2.sinfoniaren bukaera dodekafonismoaren aienarekin hasten da gerraren trauma dela eta, jazzera igaroz bizitza eta jaiaren guraria gero, musika atonalarekin bukatzeko Jainkoaren bila. Emanaldi honetan bikain egon zen pianoan Friedlander , sendo BOS —oso ondo bere pianista ere -, Karl-Heinz Steffensen zuzendaritzapean. Azken zatian, Artetak gozo eta graziaz interpretatu zuen I hate music umeen kanta, liriko Two Love Songs-en bi kantu, dramatikoago Piccola Serenata, eta ahotsaren apoteosian Some Other Time etaWest Side Story-ko Somewhere.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

«Areto txikiak maite ditut; hor, bazara edo ez zara, eta ni banaiz»

«Areto txikiak maite ditut; hor, bazara edo ez zara, eta ni banaiz»

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Aitak oparitutako gitarrak jarri zuen Aurora Beltran musikaren bidean, duela 50 urte. Tahures Zurdos taldeak markatu du bide hori, nahiz eta musikariak bakarrik grabatu dituen bere azken diskoak. Tahures 2019an itzuli zen; Beltran ez da inoiz joan.

1 ©RAUL BOGAJO / @FOKU

Artea hezkuntzari so

Aitor Biain

'Pentsatzeko leku bat. Arte eskola eta praktika esperimentalak Euskal Herrian 1957-1979' erakusketa jarri du Artiumek. Ekainaren 5era arte egongo da zabalik
<em>Zura eta ura</em> egitasmoaren sortzaile eta sustatzaileak, Aquariumeko atzoko aurkezpen agerraldian. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Itsas portuen erradiografia bat

Alex Uriarte Atxikallende

Argazkilaritza eta literatura uztartzen dituen 'Zura eta ura' egitasmoa aurkeztu dute Aquariumean
Langile bat Donostiako Trueba zinema aretoak desinfektatzen. ©GORKA RUBIO / FOKU

Kulturak 2021ean emandakoaren errepasoa dakar 'Jakin' berriak

Erredakzioa

Ismael Manterolak eta Ainhoa Urienek idatzi dituzte 247. zenbakiko artikulu nagusiak. Beste hainbat sinadura ere bildu dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.