Nerea Zusberro Alberro.
Qatarko Munduko Kopa. HARMAILATIK AULKIRA

Irabazteko premia

2022ko azaroaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaur jokatuko da 2014ko eta 2010eko txapeldunen arteko partida: Hansi Flicken Alemania eta Luis Enriqueren Espainia. 1-2 galdu ondoren, Alemania irabaztera behartuta dago. Espaniak lehen jardunaldian 7-0 irabazi zuen, baina gol aukera gehiago sortu zituen Alemaniak Japoniaren aurka.

Baloia nork izango duen da partidako lehen zalantza. Espainiari eraso posizional luzeak garatzea gustatzen zaio, baina Alemaniaren baloi irteera urriaz ere balia daiteke. Presio altua da, hain zuzen ere, Luis Enriqueren selekzioaren ezaugarrietako bat.

Germaniarrek ez dute jokoa ondo eraikitzen atzetik. Gundogan eta Kimmich jokaldiaren oinarritik oso gertu kokatzen dira, eta aurkarien markak erakartzen dituzte, taldearen progresioa zailduz. Bertan, Pedrik eta Gavik geldiaraziko dute Alemaniaren irteera erdiko erreitik. Segur aski, Raum izango da germaniarren hegaleko atzelari bakarra, ezkerrean erdiko atzelari Sule kokatzen baita. Alemaniak jokalari asko bilduko ditu eskuin hegalean. Raum posizio altu batetik abiatuko da, Gundogani gertuko laguntza eskainiz. Mueller, ordea, atzerago kokatuko da pase lerroa sortzeko. Bolada onean dagoen Musiala aurkitzea izango dute helburu.

Testuinguru horretan, Espainiak baloia erdigunetik aurrera lapurtzen badu, agertoki ona izango du kontraerasoak garatzeko. Alemaniak eraso-defentsa trantsizioetan bitan zatitzeko joera du, eta Espainiak hiru jokalari izango ditu, gutxienez, Alemaniako erdilarien bizkarrean.

Espainiaren gidoia antzekoa izango da posizionalki: nagusitasuna erdigunean sortu, hegal zabalak dituen bitartean. Irabazi nahi badu, bere joko erritmoa inposatu beharko du Alemaniak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.