Albistea entzun

Kritika. Donostiako 83. Musika Hamabostaldia

Non Egeria, han zioa

Lucia Martin-Maestro, Fabiana Sans, Laia Blasco eta Maria de Mingo.
Lucia Martin-Maestro, Fabiana Sans, Laia Blasco eta Maria de Mingo. DONOSTIAKO HAMABOSTALDIA Tamaina handiagoan ikusi

Marta Garcia -

2022ko abuztuak 21

'Egeria'

Musikariak: Lucia Martin-Maestro (zuzendaritza eta ahotsa), Fabiana Sans (zuzendarikidea eta ahotsa), Laia Blasco (ahotsa), Maria de Mingo (zitola eta ahotsa). Egitaraua: Imperatrix Agata: Cataniako Troparioa. Lekua: Donostiako San Telmo museoa. Eguna: Abuztuak 19.

Ostiralean, Egeria taldeak Cataniako Troparioan oinarritutako programa aurkeztu zuen Antzinako Musika zikloan, denboran ia hamar mende atzera eginez. Gaur egun Espainiako Liburutegi Nazionalean gordetzen den arren (bertsio digitalean ere eskuragarri dago), XII. eta XIII. mendeen arteko kodex bat da, Siziliako Santa Ageda katedraletik datorrena. Oinarria kantu monodikoa bada ere, Lucia Martin-Maestro zuzendariak azaldu zuenez, garai hartan melodiaren gainetik polifoniak inprobisatu egiten zirelako ebidentzia dago; hala egin zuten, eta tropario hau lehen aldiz entzuteko aukera izan genuen, zentzu historiko osoz.

Kontzertuaren hasiera, Kyrie kantuak ireki zuena, pixka bat deserosoa izan zen: publikoaren presentziak akustika aldatu zuen ziur, eta pare bat minutu behar izan zituzten afinazioa egonkortzeko. Ez da jarduera erraza Erdi Aroko sekuentziak ezaugarritzen dituzten zortzidunak, bostunak eta laudunak ahotsetan bat egitea. Lan bikaina eta sen handikoa egin zuten alderdi horretan. Gainera, afinazioaren eta kontrapuntu arauen zaintzarekin batera, prosodiaren lanketa arretatsua nabari zen abeslari guztietan, bai bakarlari gisa aritzen zirenean, bai baterako kantu monodiko eta polifonikoari ekiten ziotenean ere. Latina gure urrutiko oinordetza linguistikoa bada ere, ahoskera egokia funtsezkoa suertatzen da, tropo hauek liturgiako kantu lauari gehitzen zitzaizkiolako, hain zuzen ere, Bibliaren hitzak eliztarrentzat ulergarriagoak egiteko asmoz.

Ahots bakoitzaren kolore eta tinbre berezitasunak modu ederrean elkartu eta bereizi ziren kontzertuan, hala nola a cappella eskaini zuten Meliflua dans organa zatian edo Laurenti laureata bizian, zitolak eta panderoak lagunduta. Hala ere, musikariek zein publikoak errepertorio hau askoz gehiago gozatuko lukete akustika hezeagoa duen espazio batean: San Telmoko eliza aproposagoa zatekeen horretarako, melisma luzeetan murgildu, eta soinubakarretan eroso etzateko. Bilaketa hori bada Egeriaren bidaia hurbiletik jarraitzeko nahikoa zio.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Oier Guillan, Agurtzane Saloberrieta eta Haritz Azurmendi ©Jakin

Idoia Beratarbide eta Oier Guillan dira Joan Mari Torrealdai ikerketa bekaren irabazleak

Isabel Jaurena

'Artxibo biluzia' proiektua izan da saritua, zeinak Torrealdairen artxiboen lapurreta duen abiapuntu.

Ikasleak, goizean, sartzeko zain. / ©Iñigo Astiz

Martxan da Durangoko 57. Azoka

Paulo Ostolaza

Ireki ditu ateak Landako guneak. Ikasleak izango dira goizeko protagonistak, eta 14:30ean hasiko dira Ahotseneako ekitaldiak.

Langileak Durangoko Landako guneko salamahaietako bat prestatzen, atzo. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Eztanda baten esperantzan

Iñigo Astiz

Gaur hasiko da Durangoko 57. Azoka, eta, azken bi urteetako gorabeheren ondoren, pandemia aurreko itxura berreskuratzeko erronka izango du aurrez aurre igandera bitarte. Musikaren euskarri fisikoen krisiak eta prezioen igoerak eragindako ziurgabetasunari ere erantzun beharko dio.

 ©Aritz Loiola, FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...