Albistea entzun

Donostiako 68. Zinemaldia. KRITIKA. Sail Ofiziala

Fase sinaptiko erratuak

Mikel Zumeta -

2020ko irailak 22

'Passion Simple'

Zuzendaria: Danielle Arbid. Aktoreak: Laetitia Dosch, Sergei Polunin. Herrialdea: Frantzia-Belgika. Iraupena: 99 minutu.

Helene adin ertaineko unibertsitateko irakaslea da. Semearekin bizi da, Parisen. Alexander, berriz, Parisen lan egiten duen diplomazialari gaztea da. Danielle Arbiden azken lana zatarra da, lardatsa, hezea. Bi protagonisten gorputzak haragi ederrean batuko dira, biologiaren zioengatik elkar orbaindu ahalko balute bezala. Baina ezinezkoa da hori, bietako baten aldetik, bederen.

Zuzendariak maitaleen istorio latz bat azalduko digu, marruskatsua, su-eragilea; eta, horrez gain, minaz ariko zaigu, hutsaz, noraezaz. Filmak istorio lardatsa azaltzen duenean ez delako ari haragiaren ikuspegi bekatariaz, gorputzen biluztasuna edertasunez irudikatzen duelako. Lohikeria harremanaren nolakotasunean egongo da.

Helenek bere buruaren jabetza emango dio Alexanderri. Guztiz askatuko da sarerik gabeko jauzian, ekilibrista inozoa. Alexander, ordea, botere harremanaren jokoan jaun eta jabe izango da; non, noiz eta nola bere esku izango ditu; nolako gutizia, pagotxa ezin apetagarriagoa.

Neurokimika eta existentzialismoa bezain apetatsu, protagonistaren zoria kinada antzuetara kondenatuta egongo da. Bizitzaz abdikatuko du, ahalduntze ezaren sublimazioa gauzatuz. Nortasunaren ezeztapena muturreraino eramango du. Bitartean, ikusleak mutu egongo gara zinema aretoan; edertasun printzez irudikatutako gorputz biluzien atarikoek korridore ilun eta luze batera eramaten gaituztela jabetzen joango gara.

Sinplea da bizitza, gehiegi agian. Edertasuna sinpletasunean dagoela diote; egia da, baina sinpletasun batzuek hutsune erraldoiak ezkutatzen dituzte.

Zinta gatazkatsua da, hortaz, Passion Simple. Erretratu intimista itogarria, ezerosoa eta batere ez paternalista. Ikuslea bakardadean utziko du, biluzirik hura ere, argibide pedagogikorik gabe kontakizunaren aurrean. Istorio bat da, besterik ez, beste askoren artean. Moralizaziorik ez, beraz. Zuzendariak ikuslearen esku uzten du hausnarketa.

Guztiak garelako libre eta menpeko neurokimikaren domeinuan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kepa Junkera musikaria, gaur goizean, 'Erromeriak' disko berria aurkezten. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

‘Erromeriak’ izeneko diskoa kaleratu du Kepa Junkerak

Olatz Enzunza Mallona

Emakume panderojoleak omendu ditu lan berrian. 2018an iktusa izan zuenetik, diskorik kaleratu gabe egon da musikaria.

Belako taldearen kontzertu bat Donostian, iazko urrian. ©Idoia Zabata, FOKU

La Femme, Anari, Belako eta beste, Donostiako Boga Boga musika jaialdiaren lehenbiziko aldian

Uxue Rey Gorraiz

Irailaren 8tik 10era bitarte eginen dute festibala, hiriko zenbait tokitan. «Musika independentearen alde egiteko jaialdia» izanen da, antolatzaileen esanetan. 25 kontzertu iragarri dituzte oraingoz.

Luigi Anselmi idazlea, bere lan berria esku artean duela, Donostiako Udal Liburutegi Nagusian, liburuaren aurkezpen egunean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Luigi Anselmi: Laguntasunari elegia bat

Naroa Torralba Rodriguez

Larrazkeneko argi-ilunetan poema liburua kaleratu du idazleak, Pamiela argitaletxearekin. Poema gehienak bere lagunei eskaini dizkie. Olerkien artean, Jose Enrique Urrutiaren irudiak daude tartekatuta

Arte Ederren udako ikastaroko antolatzaileak, atzo, Bilbon. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Bildumagintza pribatutik publikorako saltoa, Arte Ederren udako ikastaroan

Miren Mujika Telleria

Arteari eta bildumazaletasunari buruzko udako ikastaroa antolatu dute Bilboko Arte Ederren Museoak eta Gondra Barandiaran fundazioak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...