ZENBAIT MUGARRI

2021eko azaroaren 28a
00:00
Entzun
1981. AEB Ameriketako Estatu Batuetako gaixotasunen kontrolerako erakunde CDCk ulertzen zail ziren hainbat kasu aurkeztu zituzten: pneumoniak jotako bost pazienteren eta Kaposiren sarkomak jotako hainbat pazienteren berri eman zuten. Immunitate sistema oso ahuldua zuten paziente guztiek.
1982. Paziente haiei eta antzera agertzen ari zirenei gertatzen zitzaionari izena jarri zioten: hartutako immunitate eskasiaren sindromea zuten. Zabaltzen ari zen, eta berehala orokortu zen laburduraren erabilera: hiesa.
1983. Hiesa eragiten duen birusa atzeman zuten: GIB birusa.
1985. Infekzioa atzemateko lehen testa garatu zuten.
1987. AZT farmakoa onartu zuten infekzioaren kontra egiteko. Erabili zuten lehenbiziko botika izan zen; oso toxikoa zen, eta albo ondorio asko eragiten zizkien hartzen zutenei.
1988. Hiesaren inguruan propio ardaztutako lehen nazioarteko eguna antolatu zuen OMEk.
1996. Erretrobirusen kontrako botikak hedatzen hasi zirenGIBaren aurka, albo ondorio gutxiagokoak eta eraginkorrak. Birusa kontrolpean izaten lagundu zuten. Urtez urte, eboluzio handia izan dute botika horiek, eta lehen esperantza argia izan ziren GIBdunentzat. Urte horrexetan,OMEk Unaids programa jarri zuen martxan. Orduan ezarri ziren nazioartean testak eta tratamenduak zabalduz joateko helburuak, eta horren araberako estrategiak jarri ziren martxan. Nahi baino motelago joan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.