Pepito Iantziren omenez, 'Beti bizi' ikuskizuna egingo dute Donostian

Lesakako Musika Bandak eta beste hainbat musikarik ekarriko dute gogora soinu jotzaile, konpositore eta Xey taldeko kide izandakoa

Ikuskizuneko hainbat sortzaile eta sustatzaile, aurkezpenean. DONOSTIA KULTURA.
Erredakzioa
Donostia
2018ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Lesakan (Nafarroa) sortu zen Pepito Iantzi soinu jotzaile, konpositore eta Xey musika taldeko kide izandakoa. Haren herriko Musika Bandak omenaldia egin nahi izan dio, haren jaiotzaren mendeurrenean, eta asmo horrekin prestatu du Pepito Iantzi. Beti bizi izeneko ikuskizuna. Hilaren 23an izango da emanaldia, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, 19:00etan.

Lesakako Musika Banda ez da bakarrik izango oholtza gainean. Herriko akordeoilariekin batera, Estitxu Arozena bertsolariak, Maria eta Mikel Azpiroz dantzariek, Golden Apple Quartet taldeko kideek eta beste hainbat musikarik parte hartuko dute ikuskizunean. Xabier Zabalak egin ditu musika konponketak eta Andoni Egañak, berriz, emanaldiko gidoia.

Autobiografia gisa landu dute ikuskizuna; 'off'-eko ahots bat baliatuz, Iantzik bere bizitzako pasarteak kontatuko ditu. Horiek laguntzeko, irudiak proiektatuko dituzte, doinuekin tartekatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.