Triatloi zuriko erreferentziak

Ez dira udako triatloiak bezain ezagunak, ez dute haiek bezainbeste parte hartzaile, baina neguan ere egiten dira triatloiak, betiere elurra baldin badago. Diziplina horretan, Euskal Herriko bi izen nabarmentzen ari dira: Enara Oronoz eta Pello Osoro.

Unai Ugartemendia.
2019ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Bi asteburu, bi asteburu oparo Enara Oronozentzat eta Pello Osororentzat. Otsaileko lehenengoan Espainiako Neguko Triatloi Txapelketa irabazi zuten Enara Oronozek eta Pello Osorok, Vinuesan (Soria, Espainia). Berez triatloia behar zuen, baina, azkenean, duatloia jokatu zen. Iragan berri den asteburuan, berriz, Oronozek Euskal Herriko Txapelketa irabazi du, eta Osorok Munduko Txapelketan parte hartu du, Italian. Hamazazpigarren izan da.

Espainiako Txapelketan, haizeteen eraginez, eskia bertan behera uztea erabaki zuten, eta triatloia korrika eta bizikleta probekin osatzea, parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko asmoz. Erabakiak hainbat parte hartzaile haserretu zituen.

Emakumeetan, Oronoz (Otsagabia, Nafarroa, 1991) izan zen azkarrena. Arriskatzera atera zen otsagabiarra eta jokaldia ondo atera zitzaion. 45 minutu behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Gema Hernandez eta Aida Fabrega izan zituen atzetik, hurrenez hurren. Lehen aldiz irabazi du Espainiako Txapelketa Oronozek.

Gizonezkoetan, faborito nagusiak, Pello Osorok (Eibar, Gipuzkoa, 1992), ez zuen hutsik egin. Iaz ere txapeldun izan zen. Denboraldiko lehen lasterketa zuen, baina sasoiko dagoela erakutsi zuen. Podiumean, Ramon Ejeda eta Txomin Osoro anaia izan zituen eskuinean eta ezkerrean. 36 minutu eta 56 segundoko denbora egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.