'Birdman'-ek irekiko du Veneziako Zinemaldia

Hogei film lehiatuko dira gaurtik irailaren 6ra Urrezko Lehoia irabazteko.Gonzalez Iñarritu, Ferrara eta Akinen azken filmak daude tartean

Pasolinirena egin du Willem Dafoe aktoreak Abel Ferrararen Pasolini pelikulan..
Agentziak
Venezia
2014ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
Amores Perros (2000) edota 21 Grams-eko (2003) erregistro zurrunetatik urrun, Alejandro Gonzalez Iñarrituk komediaren aldeko apustua egin du Birdman pelikulan. Superheroiarena egiten ospetsu bilakatu baina bere bizimoduaren norabidea aldatu nahi duen aktorearen (Michael Keaton) istorioa kontatzen du zinemagile mexikarraren azkeneko filmak. Lan horrek irekiko du, gaur, 71. Veneziako Zinemaldia. Irailaren 6ra arte egingo da, etahogei film lehiatuko dira pelikula onenaren Urrezko Lehoia irabaztearren.

Tartean dago, esaterako, Abel Ferrara estatubatuarraren Pasolini lana. 1975eko azaroaren 2an hil zuten zinemagile eta idazle italiarra, baina ez dago argi zer gertatu zen. Ferrarak orain gutxi adierazi du berak badakiela. Horri buruzkoa da filma, eta Willem Dafoek egin du Pasolinirena.

Faith Akin jatorri turkiarreko zinemagile alemaniarrak Cut estreinatuko du. Otomandar Inperioak 1915etik aurrera armeniarren aurka egindako genozidiotik bizirik atera eta alabak bilatzeari ekingo dion gizon baten istorioa jarri du irudietan. Akinek salatu du Turkiako muturreko taldeek mehatxatu dutela jada.

Veneziara bilduko diren izarren artean dago Al Pacino. David Gordon Greenen Manglehorne-n parte hartu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.