Donostiako 69. Zinemaldia. KRITIKA. Zuzendari Berriak

Galduta

Shu qi shi guang / Lost in Summer' filmaren fotograma bat. DONOSTIAKO ZINEMALDIA.
U. Arzelus
2021eko irailaren 18a
00:00
Entzun

'Shu qi shi guang/ Lost in Summer'

Zuzendaria: Sun Liang. Herrialdea: Txina. Iraupena: 100 minutu.

Uda da. Institutua amaitu, eta bere etorkizuna hautatzeko garaia du, eta zeharo galduta dago. Gazte txinatar baten udako egunak ikusiko ditugu Sun Liang zuzendariaren bigarren filmean, Shu qi shi guang / Lost in Summer-en. Izena eman duen unibertsitateetan ez dute onartu, eta, beraz, uda bat du aurretik bere bidea zein izango den aurkitzeko. Dirua sobera ez duen familia batekoa da; aitari dendan laguntzen igarotzen ditu orduak, eta bertatik lapurtutako tabako kartoiak birsalduz lortzen ditu lagunekin edo atsegin duen neskarekin xahutzen dituen sosak.

Gaztaroko garai erabakigarri bat erretratatu digu Sunek: haur izatetik heldu izatera igarotzen garen unea. Zein unibertsitatetan ikasi edo handitan zer izan nahi dugun bezalako erabakiak ohikoenak diren arren, Shu qi shi guang / Lost in summer lanaren protagonistak bestelako kezkak ditu: nola egin aitari dirua lapurtzeko eta zer egin gustuko neskaren arreta lortzeko. Azaleko ardurak dirudite, eta hala irudituko zaigu hasiera batean, baina, filmak aurrera egin ahala, gaztearen bizitzaren norabidea alda dezaketen uneak direla ikusiko dugu.

Gaztea bezain galduta hasiko dugu pelikula; ez bitxiak diren edo zentzurik ez duten eszenak ikusiko ditugulako, baizik eta nerabearen motibazioa edo filmak berak kontatu nahi diguna ulertuko ez dugulako. Beharbada hori da funtsa, elkarrekin deskubrituz joatea, eta, istorioa amaitzerako, ia lortu dudala esango nuke; baina zenbaitetan bata bestearen atzetik jarritako sekuentzia multzoa ikusten ari nintzen sentipena izan dut, era ahulean jositako pasarteak zirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.