Koronabirusa

2.000 hildakoren langa gainditu du Euskal Herriak

2020ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
2.000 hildakoren langa gainditu, eta igotzen jarraitzen du COVID-19a zutela hildako euskal herritarren kopuruak. Guztira, 2.005 dira, bezperan baino sei gehiago. Hildako horietako lau Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hil dira ez dute zehaztu zer probintziatan izan diren zenbat eta bi Nafarroan.

Kasuen kopuruari dagokionez, beste hemezortzi kasu antzeman dituzte PCR proben bidez Hego Euskal Herrian. Horietako gehienak (zortzi) Bizkaian izan dira, eta kopuruak txikiagoak dira Nafarroan (bost) eta Araban (lau). Gipuzkoan, berriz, ez dute kasu berririk antzeman. PCR eta test azkarrak gehituta, berriz, 249 positibo egon ziren atzo—bezperan baino hiru kasu berri gutxiago—. Guztira, 28.221 pertsonak eman dute positibo Euskal Herrian koronabirusaren proba eginda.

Ospitaleratuen kopurua zenbatekoa den ere iragarri dute. Hain zuzen, 405 pertsona daude COVID-19arengatik ospitalean —bezperan baino 11 gutxiago—, eta gaixo horietako 48 Zainketa Intentsiboen Unitateetan daude —bezperan baino lau gutxiago—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.