Erreklamazio-gutuna

Biki Garcia, Rocio Echeverria
2022ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Gerra zibila baino lehen, garaiko biztanleria aktiboko emakumeen erdiak baino gehiago lan sanitarioaren sektorean ari ziren. Gaur egun, ia mende bat geroago, Espainian emakume langileen %30ek sektore horretan jarraitzen dute, Europako Batasunean izanik. Aldaketa handirik ez da izan, beraz, orain arte, eta lan-eskubideen arloko desberdintasunek bere horretan jarraitzen dute.

Gobernuko jaun horiek: suminduta gaude, eta berriro engainatu gaituzuela sentitzen dugu, historiako gobernu aurrerakoiena omen den horrek engainatu egin gaituela; gaur-gaurkoz, izan ere, aurreko gainerako gobernu guztiek bezala, edozein koloretakoak izanda ere, ez baituzue ezer egin gure kolektiboari buruz.

Nazkatuta gaude hitzekin, promes hutsekin eta benetan ezer ez diren ustezko ekintzekin zuok medailatxoak jartzearekin. Ez duzue inolako borondaterik gure lan-sektorea duintzeko, OIT Lanaren Nazioarteko Erakundearen 189 hitzarmena berresteko izan ezik, ez duzue inoiz borondaterik izan. Horrela balitz, duela urte askotatik sartuko gintuzketen lan-erreforman, kanpoko presiorik gabe.

Ez dugu zalantzarik PSOEren asmoak berriro agertzen ari direla, Zapateroren gobernuan egin zuten bezala: gure erregimenean aldaketak ezartzeko promesak atzeratzea, agintaldia amaitu arte, eta, ondoren, PPren gobernu berriari ematea, zeinak, noski, asmo gutxiago izan baitzituen oinarrizko eskubideak emateko; 6777 zuzenketa ezaguna hortxe izan genuen.

Lotsagarria da otsail honetan Europako Justizia Auzitegiak epai bat ematea, zeinak gure kideetako bati, Vigoko etxeko langile bati, arrazoia ematen dion, aitortuz Espainiak diskriminatu egiten gaituela langabezia sarirako eskubidea eta beste prestazio batzuk ukatzeagatik. Eta lotsagarria da gobernuko ordezkariak 189 hitzarmenaren berrestea bidean dagoela esatera atera izana, hain justu Europako epaia atera berritan. Izan ere, apirilaren 5ean bidali zien Ministroen Kontseiluak gorteei hitzarmen horren espedientea, berrets zezaten. Gauzak horrela, egin dezagun kontu bat:

- Gorteek bi hilabeteko epea dute berrespena egiteko (epea ekainaren 5ean amaituko da).

- Behin Gorteek ekainean berrespena onartuta (espero dugu horrela izatea, ez baita lehentasunezko gaia zuentzat), urte bat izango duzue legeria egokitzeko; azken data, horrenbestez, 2023ko ekaina izango litzateke.

- 2023ko ekainean jada hauteskunde kanpaina betean izango gara: bozak, gobernu aldaketa... Eta horrek esan nahi du 189 hitzarmenaren ezarpena hurrengo gobernuarentzako pakete gisa geratuko dela, eta, noski, ezarri gabe geratuko da, eta geuk, etxeko eta zaintzako langileok, sistemak prekarizatuta jarraituko dugu: langabezia saririk gabe, lan osasunik gabe, erregularizaziorik gabe...

- Etxeko eta zaintzako langileok arazo izaten jarraituko dugu gure eskubideak onartzen ez dituztenentzat. Hemen jarraituko dugu, borrokan, promes faltsu bakoitza, gezur politiko bakoitza, gure itxaropenetan oinarritutako ke-laino bakoitza argitara ateratzen.

- Nazkatuta gaude gure sektoreari buruzko deskribapen, azterketa eta ikerketekin, gure alde zerbait egiten ari zaretela frogatzeko asmoz.

- Gaur egun, argi esaten dizuegu epe laburreko ekintzak nahi ditugula, horiek egiteko estrategiak badituzuelako, eta ez daukazuena borondatea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.